Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bilduk Udalari frakzioen karakterizazioa eskatu dio

Tolosako zabor sailkatze portzentailek errauskailua ez dela beharrezkoa erakusten dutela dio oposizioak

2016(e)ko maiatzaren 25a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Tolosa- EH Bilduko Udal taldeak tolosarrak zoriondu nahi ditu joan den astean aurkeztu ziren sailkatze portzentaiak “egia badira”, azaldu zuen Ibai Iriarte zinegotziak, “esan beharra dago emaitzen berri komunikabideei esker izan dugula eta ondorioz, ez dakizkigula ñabardurak”. Hala ere, zer nora botatzen den jakitea ezinbestekoa dela defenda-tzen dute, berebiziko garrantzia duelako sailkapena ongi egiteak, gaizki botatako poltsa gutxi horiek ongi egindako askoren sailkapena pikutara botatzea dakarrelako. Hobekuntza moduan, mankomunitatearen bidez frakzio bakoitzaren karakterizazioa egin dezala eskatu dio EH Bilduk Tolosako Udalari.

“Etorkizuneko gizartean birzikla-tzea nagusi izango denean, bide onetik goazela esan beharra dago eta hobetzen jarraitzeko aukerak egonda, aurreko legealdian hasitako ibilbidean aurrera goazela, izan ere, sailkatze portzentaia hauetara iristeko ezinbestekoa eta giltzarri izan da aurreko ibilbide guztia”, zioen Iriartek, “Tolosak erakutsi du erraustegia ez dela beharrezkoa. Eta Tolosak bezalaxe, Gipuzkoak ere ez du behar. Birziklatze tasa hauek iraganeko azpiegitura bilakatzen dute errauskailua”.

Momentu honetan %70etik gora sailkatzen du Tolosak eta zifra horiek hobetzen jarraitzeko beharrean ados daude Udala eta oposizioa. Bilduko Udal taldeak errauskailuak inoiz baino zentzu gutxiago duela adierazteko aprobetxatu zuen unea: “Etorkizun orekatu eta garbiago bat eraikitzea da helburua, eredu jasangarri eta bideragarri bat sustatuz”. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902