Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

1.500 ikasleren topagune izango da Ikaztegieta

Ekainaren 12an ospatuko da herrian Gipuzkoako Eskola Txikien XXIX. festa

Ane Sanz - 2016(e)ko maiatzaren 25a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Ikaztegietako Eskolako haur, gazte eta jaiako antolatzaileak Eskola Txikien Festako abestia kantatzen.

Ikaztegietako Eskolako haur, gazte eta jaiako antolatzaileak Eskola Txikien Festako abestia kantatzen.

Galería Noticia

Ikaztegietako Eskolako haur, gazte eta jaiako antolatzaileak Eskola Txikien Festako abestia kantatzen.

Ikaztegieta- 2016ko Gipuzkoako Eskola Txikien Festa ekaineko bigarren igandean ospatuko da, ekainaren 12an, Ikaztegietan. Bigarren aldiz, lehenengoa 1994ean izan zen, 485 biztanleko herriak festa hau berean ospatuko du. Ikaztegietako eskolak 55 ikasle ditu ikasturte honetan, baina egun berezi honetan herrialdeko Eskola Txikietako 1.591 ikasle eta 863 familia, beraien irakasle eta udaletako ordezkarien topagune izango da.

Festari 10.30ean emango diote hasiera ekitaldiaren aurkezpenarekin herriko plazan. Goizeko ekin-tzak lau gune nagusitan banatuko dituzte eta ikasleak batetik bestera mugituko dira denetatik igaro daitezen. Hauetariko bi herriko kiroldegian egongo dira, zirkoa eta munduko jolasak, eta beste bi udaletxearen inguruan, eskulanei eta osasun-baserriari dagozkienak.

13.30ean bazkaltzeko tartea hartuko dute. Aurrez eskatu dutenek plazan bazkaria zain izango dute, janaria etxetik ekarri dutenentzat mahaiak prestatuko dituzte eta despistaturik balego, antolakuntzak prestatutako tabernan ogitartekoak jateko aukera ere izango da.

Arratsaldean gazteenentzako ipuin kontalari bat izango da herrian 15.00etatik aurrera eta ondoren libre jokatu ahal izango dute. Adin guztietako jendeak ondo pasa dezan, Gorriti eta bere animaliak izango dira, eta apar festa batekin emango diote amaiera egunari. Beraz, gomendagarria litzateke arropa eta oinetako erosoak eramatea.

Eguna ongi pasatzeko da, noski. Baina entretenimenduaz haratago, Eskola Txikiak bizirik daudela aldarrikatu nahi dute antolatzaile eta partaideek. Belaunaldien arteko zubi lanak eginez, balioak manten-tzearen garrantziaz jabetzea.

Belaunaldien elkarlana Logotipoa egiterakoan, elkarlana isla-tzeko, eskolako haurren ideietatik abiatuta bi eskuko bihotza osatu eta 1994ko festako eskola hankadunaren irudia berreskuratu dute, biak batuaz logotipo berria osatuz. Eskola hankaduna lehenengo pausuen sinbolo da, eta bihotza berriz, eskolarekiko maitasunarena.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902