Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ane Asensio Haurtzaro atletismo taldeko kirolaria

“Espainiako txapelketara ondo pasatzera noa eta dominak irabaztera ere bai”

Denboraldi honetan hasi bada ere atletismoa praktikatzen, Ane Asensio oiartzuarrak marka bikainak lortu ditu eta Espainako txapelketan parte hartuko du

Aitziber Muga - 2016(e)ko maiatzaren 25a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Ane Asensio

Galería Noticia

Ane Asensio

Oiartzun- Ane Asensiok (Haurtzaro atletismo taldea) pasa den apirilaren 30ean Euskadiko gurpildun aulkiko atletismo txapelketan parte hartu zuen Landakoko (Durango) atletismo pistan. 100 metroko lasterketan parte hartu zuen eta 39´64´´ko denbora egin zuen. Emaitza honekin bigarren geratzea lortu zuen eta honi dagokion zilarrezko domina jaso zuen. Gainera, denbora horrekin ekainaren 18 eta 19ko asteburuan Alcorconen (Madril) egingo den Espainiako txapelketan esku har dezake, baina horretarako baimen berezi bat behar du. Anek hamalau urte ditu eta txapelketan parte hartzeko hamasei urte behar dira. Ziur dena da, ekaina hasieran Vilanova i la Geltrú (Bartzelona) slalom deritzon proba batean Estatuko hoberenekin neurtuko dela da.

Nola hasi zinen atletismoa praktikatzen?

-Denboraldi honetan hasi naiz, irailean, baina atletismoa beti izan dut gustuko, beti nahi izan dut atletismoan ibili.

Zein probatan parte hartzen duzu txapelketetan?

-Nik slaloma eta ehun metro egiten ditut.

Zertan datza slaloma?

-Zirkuitu bat egin behar da eta pibote eta obstakulu batzuk pasa behar dira. Abilidade zirkuitu bat da eta aulkiarekin kontrol handia izan behar da. Egunero ibiltzen dudan aulkiarekin egin behar da. Ehun metro egiteko, aldiz, aulki berezi bat behar dut.

Zenbat egunetan izaten duzu entrenamendua?

-Astelehenean slaloma entrenatzen dut ikastolan eta ostegunean atletismoa Anoetan egiten dut.

Nahiz eta irailean prestatzen hasi, Espainako Txapelketan ehun metroko proban parte hartzeko marka lortu duzu.

-Marka daukat, baina ez daukat adina. Txapelketarako hamasei urte izan behar dira eta nik hamalau dauzkat. Baimen baten zain gaude ea parte hartzen uzten didaten. Baina slalomeko Espainako Txapelketan bai parte hartuko dudala.

Gehiago entrenatzen hasi zara Espainako Txapelketak prestatzeko?

-Ez dut entrenamendu berezirik egiten, beti bezala ari naiz entrenatzen.

Espero al zenuen lehenengo urte honetan lortu dituzun emaitza bikainak izatea?

-Ez genuen inork espero, baina hori lortu nahi nuen.

Zer egin nahi duzu Espainako Txapelketan?

-Ondo pasatzera noa, jende berria ezagutzera eta lagun berriak egitera.

Dominak espero dituzu?

-Bai.

Nola ezagutu zenuen Errenteriako Mindara elkartea?

-Aitak eta amak duela urtebete eraman ninduten.

Nola laguntzen zaituzte Mindara elkartetik?

-Gauza asko egiten ditu eta nik programa askotan parte hartzen dut. Adibidez, informatika eta kirola egiten ditut. Entrenamenduetara Mindarako hezitzaile bat etortzen da. Anoetan beti egoten da gauza berriak erakusketako eta beroketa ariketak erakusteko eta astelehenetan batzuetan ere (Haurtzaro) ikastolara etortzen da.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txokorik maiteena. Nere etxeko bidea, Iturrio-tzen bizi gara eta bide oso polita da.

Paisaia idiliko bat. Aiako Harria oso polita da.

Gustoko duzun mendi bat. Saria mendia.

Gehien gustatzen zaizun hondartza. Donostiako edozein hondartza gustatzen zait.

Festa edo ospakizun bat. Oiartzungo xanistebanak, herriko jaiak direlako.

Amets bat. Datorren urtean berriz Espainako Txapelketan parte hartzea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902