Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

VIII. Tomas Salazar Aizkorriko Bira eta Gazteen bira ekainaren 12an izango dira

52 KILOMETROKO IBILBIDEA DITU MARTXA LUZEAK ETA | Gazteen bira 16,8 kilometrokoa izango da

M.Aranburu - 2016(e)ko maiatzaren 25a, asteazkena - 06:11etan eguneratua

Beasaingo Igartza Jauregian aurkeztu dute aurtengo Tomas Salazar Aizkorriko Bira ibilaldia.

Beasaingo Igartza Jauregian aurkeztu dute aurtengo Tomas Salazar Aizkorriko Bira ibilaldia.

Galería Noticia

Beasaingo Igartza Jauregian aurkeztu dute aurtengo Tomas Salazar Aizkorriko Bira ibilaldia.

beasain- Zegama-Aizkorri mendi maratoia pasa bada ere, oraindik elkarte asko dira mendi irteerak eta ibilaldiak antolatzen jarraitzen dutenak. Beasainen, esaterako, VIII. Tomas Salazar Aizkorriko Bira antolatu du Aizkorri Mendizale Elkarteak datorren ekainaren 12rako Beasainen. Martxak 52 kilometroko ibilbidea du eta 2.000 metro inguruko desnibela. Goierriko bailara osoa ukitzen du proba honek;izan ere, hau da parte-hartzaileek egin beharko duten ibilbidea: Beasaindik atera, Olaberriko ibilbideetan zehar Idiazabalgo mendien barrena Etzegarateraino joan, handik Zegamako mendietan barrena Aizkorriraino, eta bertatik berriro ere Beasainera, Zeraingo, Segurako eta Ormaiztegiko lurretatik igaroz. Irteera 6.00etan izango da Jose Mª Arana kaleko Aizkorri Mendizale Elkartetik.

Aizkorriko Bira 2002an sortu zen Aizkorri Mendizale Elkartearen eskutik. Garai hartan geroz eta ohikoagoak ziren mendi froga luzeen aurrean, lehiakortasun gabeko mendi martxa luze baten ideia sortu zen. Orduz geroztik, bi urtez behin, urte bikoitietan, Aizkorriko Bira antolatzen dute. Aizkorriko biraren helburu nagusitzat martxa librea izatea erabaki zuten eta horregatik sailkapena ez da martxa honen helburua. “Bakoitzak bere errekor pertsonal bete ditzake, baina bira honetan denborak ez dira aintzat hartuko”, nabarmendu dute elkarteko kideek. Hori bai, hamalau ordu den arren jarritako muga bira osoa egiteko parte-hartzaileek kontroletatik pasatzean ez dute itxaron beharko.

Izena emateko lau bide daude. Posta elektronikoz TSAizkorrikobira@gmail.com ​​helbidera bidalita, www.tomasaizkorrikobira.com​ orrialdearen bidez, www.zirkuitua.com webgunean edo Goierriko bira egingo den egunen bertan, elkarteko egoitzan 5.30etik aurrera.

haur eta gazteakDuela bi urte ospatutako edizioan lehenengoz gazteentzako mendi ibilbide bat ere antolatu zuen elkarteak. “Lehengo edizioak izan zuen harrera ona ikusirik, aurten eskola kirolaren programazioan sartuko da II. Gazteen bira, Aizkorrira begira ibilaldia”, nabarmendu du antolakuntzako batek. Helburua, mendi martxen sena gazteen artean zabaltzea dute, naturarekin harremana eta bizitza osasungarri baten balioa hartzea.

Iraupen luzeko ibilaldiak ohikoak bilakatu dira eta gazteen artean mendizaletasuna sustatzeko nahia duenez elkarteak aurten ere antolatuko du gazteen martxa. Ibilbidea 16,8 kilometrokoa da, eta 8­16 urte bitarteko gazteek parte hartu ahal izango dute helduen birako lehenengo eta azken zatiak eginez. Aizkorriko Bira bezala, Beasaindik Olaberrira abiatuko dira eta Etzegaratera igo gabe, Idiazabalera jaitsiko da Intxusti iturritik. Idiazabaldik berriz Urbizura igo eta Aizkorriko Birako parte-har-tzaileekin batera birako azken bost kilometroak egingo dituzte.

Irteera 8.00etan izango da elkartetik bertatik. Helduen laguntzaz parte hartu beharko dute 8­12 urte bitarteko gazteek eta bidean bi puntutan elikagaiak eta ura izango dituzte eskura. Ibilbidea helduen bira bezala markatua egongo da eta mendizale elkarteko antolatzaile talde baten laguntzaz egingo dute.

Haurren parte-hartzea ere bultzatu nahi du Aizkorri Mendi Elkarteak. Umeek mendiarekiko maitasuna izan dezaten lortu nahi du elkarteak eta horretarako umeen papera jorratu beharreko alderdia dela azaldu du Izaskun Salazar elkarteko kideak. “Marrazki lehiaketa bat antolatu dugu 7 eta 16 urte bitarteko haurrentzat”, azaldu du. Marrazki lehiaketaren inguruko deialdia zabaldu dute hainbat eskoletara, eta Salazarrek agertu du 500 marrazki baino gehiago heldu zaizkiela.

salazar2004. urtean EMF Euskal Mendizale Federazioak antolatutako ILI (Iraupen Luzeko Ibilaldiak) zirkuituan sartu zen Aizkorriko bira. Horrez gain, federazioak finalista-tzat hartuko ditu gutxienez zortzi iraupen luzeko ibilaldi osatu dituzten federatutako parte-hartzaile guztiak. Ordura arte Aizkorriko Bira izenpean egiten zen mendi ibilaldi hau, baina 2008tik aurrera Tomas Salazar Aizkorriko Bira izena hartu zuen. Salazar, Aizkorri Mendizale Elkarteko bazkide eta mendizaletasunaren sustatzean partaide aktiboa izanik, 2006an elkarteak eginiko omenaldian jasotako oparietako bat birak bere izena eramatea izan zen.

1938. urtean Iruñean jaio zen Salazar baina Beasainera bizitzera etorri zen, eta horrela, mendizaletasunarekiko afizioarekin jarraitu du Salazarrek. Hain zuzen, bera izan zen Aizkorriko Biraren ibilbidea aukeratzen ibili zenetako bat eta aldi berean eskuz ibilbideko planoak egin zituena. 2001ean Murumendi izenburuko liburua argitaratu zuen, 1997an Aizkorri Mendizale Elkarteak jarritako orientazio mahaian azaltzen diren 100 gailurrei buruzko informazioa bilduz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902