Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
asteburu HONETAN

Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren jarriko ditu martxan

EP - 2016(e)ko maiatzaren 25a, asteazkena - 12:38etan eguneratua

DONOSTIA. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren zirkulazioan jarriko ditu asteburuan, Azpeitiko instalazioetatik Lasaora.

Zehazki, larunbatean, maiatzaren 28an, 12.30ean eta 18.00etan irtengo dira trenak, eta igandean, maiatzaren 29an, 12.30ean.

Museoko arduradunek nabarmendu dutenez, Burdinbidearen Euskal Museoak Europako tren bildumarik hoberenetariko bat dauka, mota askotako ibilgailuekin: lurrunezko, diesel eta elektriko tren makinak;automotoreak eta bagoi mota desberdinak.

Era berean, Euskadiko makina tresna multzorik osatuena eskaintzen du, Urolako Trenbidearen antzinako tailer mekanikoaren bidez. Horrez gain, XIX. mende bukaeratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusketa bat eta munduko trenbide erlojuen bildumarik hoberenetarikoa ditu.

Halaber, aurtengo jardueren eskaintzan "Egun batez sugina" ekimena dago, hau da, Azpeitia eta Lasao artean dagoen lurrunezko zerbitzuaren tren makina baten kabinan bidaiatzeko aukera.

Ekimen berezi honen prezioa 50 euro da, igandeetan egingo da eta egun bakoitzean bakarrik parte hartzaile bat onartuko da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902