Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ostiral arratsaldean hasiko da Orioko IV. Garagardo Azoka

Idoia Etxeberria oriotarra eta Iñigo Martinez futbolaria omenduko dituzte inaugurazioan

Ane Roteta - 2016(e)ko maiatzaren 24a, asteartea - 06:10etan eguneratua

Ibon Huegun, Orio Arraunketa Elkarteko lehendakaria, eta Elixabete Bello zinegotzia, ekitaldiaren aurkezpenean.

Ibon Huegun, Orio Arraunketa Elkarteko lehendakaria, eta Elixabete Bello zinegotzia, ekitaldiaren aurkezpenean. (Aiora Larrañaga)

Galería Noticia

Ibon Huegun, Orio Arraunketa Elkarteko lehendakaria, eta Elixabete Bello zinegotzia, ekitaldiaren aurkezpenean.

Orio- Aurten ere oriotarrek garagardoaz gozatzeko aukera izango dute hiru egunez. Orio Arraunketa Elkarteak laugarren urtez antolatu du Garagardo Azoka, Orioko Udalaren babesarekin, eta ostiraletik igandera izango da festa herriko plazan. Hala, hamahiru garagardo-marka dastatu ahal izango dira azokan (Warsteiner, Weissbier, Leikeim, Amstel, Kronnenburg, Guiness, Lanbier, Veltins, Grimbergen, Grevensteiner, Paulaner eta Affligen), eta ohi bezala, saltxitxak eta ukondoa ere jan ahal izango dira. Gainera, janaria etxera eramateko aukera ere izango dute hala nahi dutenek.

Eta azokako protagonista nagusia garagardoa izango den arren, ekitaldi ugari antolatu dituzte asteburuan zehar. Ostiralean Los Cañas talde oriotarraren kontzertua eta Bide Batez taldearekin erromeria izango dira. Larunbatean, berriz, Fun &Go taldearekin erromeria izango da laugarren urtez, eta horretaz gain, Championseko finala ikusteko pantaila handi bat jarriko dute antola-tzaileek. Eta igandean, asteburuarekin amaitzeko, egitarau zabala izango da. Goizean beteranoen traineru estropada izango da 11.00etan eta Falcons de Vilafranca, Kataluniako giza dorreak ikusteko aukera izango da. Igandean ere kirol ekitaldi bat ikusteko aukera izango pantaila handian eta arratsaldean pilotako buruz buruko finala izango da ikusgai. Ondoren, Anjel Alkainen umore saioarekin agurtuko dute oriotarrek azoka.

Mirotza sariak, irekieranUrtero egiten duten bezala, kirolaren munduan nabarmendu diren kirolariak omentzen dituzte irekiera ekitaldian Mirotza Sariekin, eta aurten Idoia Etxeberria harrijasotzaile oriotarra eta Iñigo Martinez Realeko jokalaria izango dira omenduak. Lehena “azken hilabeteetan marka izugarriak lortu dituelako, esku bakarrarekin eta bi eskuekin”, eta bigarrena “harrobia irudikatzen duelako”.

Bestalde, Garagardo Azokak iraungo duen egunetan, ostiral eguerditik asteleheneko 20.00ak arte, Herriko plaza oinezkoentzat mugatuko da, eta herrira sartzeko moilatik izango da bidea eta herritik atera-tzeko Txanka-Hondartza errepidea erabili beharko da. Autoz etortzen direnei, Udalak leku hauek gomendatu dizkie aparkatzeko: autopista azpian, Ubegun poligonoan eta Arraunetxeko errepidean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902