Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bittor Alza Lekuona hondarribiko obispo hotelaren zuzendari eta jabea

“Asko aldatu dira gauzak 25 urte hauetan, bereziki Internetek gure lanean izan duen eraginaren ondorioz”

Bittor Alza 13 urterekin itsasoratu zen, 21 urterekin ontzigintzan hasi zen eta beste bost urte ondoren ekin zion ostalaritzan egin duen 32 urteko ibilbideari. Arraunlari eta Xaia jatetxeetan lehenengo eta gero, 25 urte bete dituen Obispo hotelean

Xabier Sagarzazu - 2016(e)ko maiatzaren 24a, asteartea - 06:10etan eguneratua

Bittor Alza Lekuona, Hondarribiko Obispo hotelaren zuzendari eta jabea.

Bittor Alza Lekuona, Hondarribiko Obispo hotelaren zuzendari eta jabea.

Galería Noticia

Bittor Alza Lekuona, Hondarribiko Obispo hotelaren zuzendari eta jabea.

hondarribia- Bittor Alzak 58 urte ditu orain eta “oso pozik” agertzen da pasa den apirilaren 21ean mende laurdena bete zuen Obispo hotelak egindako ibibidearekin. “Izan dira garai gogorrak, gora eta beherak, baina orain momentu ona” bizi dutela aitortu du. Horren erakusgarri da, hamahiru urtez hotelean jatetxerik izan ez eta honen ondoan, Kale Nagusian, Obispo Gastrotaberna zabaldu dutela.

Eraikin historikoa da Obispo hotela, Carlos V.aren kapilau izan zen Domingo de Rojas y Sandovali lotutakoa. Nola sortu zitzaizuen, duela 25 urte pasatxo, jauregi historiko hau hotel bihurtzeko aukera?

-Eraikinak 20 urte zeramatzan hutsik eta barruan etxebizitzak egiteko proiektua bazegoen. Hau ez zen aurrera atera eta prezio ezin hobeko aukera izan genuen jauregia erosteko, gaur egun sortuko ez zitekeen aukera horietako bat. Urtebetez lanak egin behar izan ziren barrualde osoa hotel modura atontzeko eta martxan jarri ginen, ilusio handiz.

Nolakoak izan ziren lehenengo urte haiek? Asko aldatu dira gauzak bai zuen negozioan bai Hondarribian bertan?

-Ez zen erraza izan hotelak ibilbide ona hartzea. Zabaldu genuenean, 1991. urtean, krisialdi ekonomikoa zegoen eta lehenengo lau edo bost urteak gogorrak izan ziren, baina azkenean, aurrera egitea lortu genuen. Nire ustez, aldaketa handia suposatu zuen, onerako, 1997. urtean Bilboko Guggenheim museoa zabaltzeak. Turismoaren-tzat motore eta erakargarri handia izan zen hura. Eta ordutik hona, asko aldatu dira gauzak! Lehen, astean zehar enpresetako bezeroekin egiten zen lan, eta orain, zorionez, esan dezakegu gure sasoi ertain edo ertain-gorena urtean zazpi hilabetekoa dela, martxoa edo apiriletik azarora artekoa. Eta Hondarribian ere, aldaketak izan dira, noski. Hiri honek beti izan du bere erakargarritasuna, oso ederra delako eta kokapen ona duelako, baina gastronomiak bultzada handia eman dio eta honek, guri ere bai.

Nolakoa da zuen bezeroa?

-Atzerritarrak izaten dira gehienak, estatubatuarrak bereziki, baina baita alemaniarrak, ingelesak edo azken urte hauetan ere, australiarrak. Finean, historiak eta ondareak erakarritako bezeroak. Gure kasuan, hotela eraikin historiko batean dago eta horrek bereizten gaitu bestelako ostatuetatik.

Hotel txikia da zuena, 16 logela besterik ez dituena. Zer suposatu du Internetek zuen negozioan?

-Internet erabateko iraultza izan da gure sektorean eta bereziki, gurea bezalako hotel txikientzat. Alde batetik, mundu osoan kokatzen gaituen erakusleihoa da, publizitatea egiteko tresna aparta. Pentsa, duela 25 urte, gure lehenengo inbertsio publizitarioa Donostia, Bilbo, Madrid eta Zaragozako zine aretoetan iragarkiak proiektatzea izan zela. Dirutza kostatzen zuen hark eta ez zegoen inbertsioa bueltan etorri ote zen eta era fidagarri batean nola neurtzerik! Gaur egun, Booking.combezalako erreserba atari batek, gure lanaren ia erdia bermatzen digu eta oso tresna malgua da. Egunean bi eta hiru aldiz ere prezioak aldatzera iritsi zintezke, eta azken ordura arte daukazu bezeroak lortzeko aukera hori.

Sareak izango ditu ere alde txarrak? Nola jasaten dira Interneten bistan edonork dauzkan puntuazio eta zerrenda horiek?

-Kritika onak onartzen baditugu, txarrak ere onartu beharra dago. Hala ere, TripAdvisor edo antzeko atarietan ikusten den balorazioa, urteetako lanaren ondorioa da. Izango da inten-tzio txarrez balorazioak egiten dituen jendea, baina gehienak zintzoak dira eta ibilbide bat erakusten dute. Internetek munduan kokatu bagaitu, egunero gogor lan egitera ere behartzen gaitu. Bezeroak ezagutzarekin etor-tzen dira, oso zorrotzak dira. Lehen, ostalaritzaren mundu honetan, gauzak erdi ondo eginda ere, bazegoen aurrera egiterik. Gaur, ondo egiteak ez dizu bizirik egotea bermatzen. Oso ondo egin behar da lan, eta horrek, talde lana eta konpromisoa eskatzen ditu. Lan honetan ez dugu atsedenik.

Zein aurreikuspen dituzue urte honetara begira?

-Iazko uda eta udazkena oso onak izan ziren eta 2015a, urte aparta aspaldiko partez. Joerak jarraipena du eta 2016a oraindik hobea izango delakoan nago.

Gipuzkoatzen

Zure Gipuzkoako txokoa. Hondarribiko espigoia, arratsaldean, lasaitasunez arnasa hartzeko.

Mendi bat. Jaizkibel eta bere mila txokoak, txakurrarekin paseatzera ateratzeko.

Paisaia bat. Pasaiako bokalea, Jaizkibeletik begiratuta.

Hondartza bat. Maiz joaten ez banaiz ere, Itzurun, Zumaian.

Jai bat. Irailak 8a, koloretsua eta familia-sentimenduen eguna.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902