Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ezberdintasunari omenaldi ausarta

Ana Romanek loreak eta makinak uztartu ditu ‘Iron Flowers’ proiektuan

Gizarteko arauekin apurtzendutenen ausardia goraipatunahi izan du bilduma hauosatzen duten orotariko obrenbidez. Bilboko MarzanaEspazioan jarri ditu ikusgaiguztiak, ekainaren 10era arte

MARTA MORALES - 2016(e)ko maiatzaren 24a, asteartea - 11:22etan eguneratua

Ezberdintasunari omenaldi ausarta

Ezberdintasunari omenaldi ausarta

Galería Noticia

Ezberdintasunari omenaldi ausarta

NORBERAREKIN zintzo jokatzea zaila izaten da askotan, are gehiago horretarako gizarteko arauak apurtu behar badira. Hala ere, eta oztopoak oztopo, batzuk bere buruarekiko fidel izatea erabakitzen dute. Jarrera hau bere egiten duten guztiei eskaini die Ana Roman artista bilbotarrak Iron Flowers izeneko azken proiektua. “Ezberdinak izateagatik, haien pertsonalitatea mantentzeagatik, egunerokotasunaren krudelkeriarekin talka egiten dutenak omendu nahi izan ditut;bai helburu hori lortzen dutenak, baina baita lortzen ez dutenak ere. Iron Flowers lanak guzti horientzako omenaldia izan nahi du”, azaldu du artistak.

Omenaldi horretan, lorearen hauskortasuna eta burdinaren gogortasuna batu ditu Romanek, elementuon artean sortutako dikotomia margoaren bidez islatuz.

“Lorea izaki bizidun sensiblea da, emankorra, ernamuindu ahal duena. Burdina, berriz, gogorra da eta bere baitan hasierako beroa gordetzen du. Konbinazio honetatik, hain zuzen ere, Iron Flowers asko sortzen dira”, azaldu du artista bilbotarrak. Erakusketa honek, baina, omenaldi bat izateaz gain, gizakion hainbat jarrerei buruz hausnartzeko gonbita ere egin nahi dio ikusleari.

“Tolerantzia, begirunea, ausardia edota duintasuna berezko ezaugarri ditugu gizon-emakumeok. Hala ere, askotan ez ditugu aintzat hartzen, edo ahaztu egiten ditugu, kutxa batean giltzapetuz”, gogorarazi du Romanek. Hala, guzti horri buruz hausnartzeko aukera izango du erakusketa bisitatuko duenak, irakurketa ikusle bakoitzak bere ikuspuntutik egingo badu ere.

Ondorio ezberdinak izateak, ordea, ez dio inporta artistari. “Horixe da, hain justu, helburuetako bat: artearen hizkuntzaren bidez obraren eta ikuslearen artean sortzen diren erlazio ugari eta ezberdinak ikustea. Lanen batean hobeak izaten lagunduko digun irtenbideren bat suertatzen bada, zerbait lortu denaren seinale”, gehitu du.

MAKINEK TXUNDITUTA Iron Flowers proiektua urtebeteko lanaren emaitza da, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sorkuntzari emandako diru-laguntza jaso duena. “Ez da lan independentea, nire aurreko lanen diskurtsoari leial izaten saiatu naiz, aukera berriei atea irekiz betiere”, zehaztu du Romanek. Horrela, Iron Flowers proiektuko margolanek, besteak beste, Romanen 2011ko I’m a machine proiektua gogorarazten dute. Artistak kontatzen duenez, makinek eta beraein funtzionamenduak betidanik “txunditu” izan dute. Gainera, argi dauka 40 urtez bere aitak Bizkaiko Labe Garaietan lan egin izanak ere bere proiektu artistikoetan “eragin nabarmena” izan duela. “Gure bideak erabakitzerakoan, zati bat gugandik kanpo doa beti, zuk zeuk aukeratu baino bideak zu aukeratzen zaitu askotan”, azpimarratu du. Bestalde, “abangoardiako espiritu urratzailea” ere topatu ahal da Romanen lanean, artistaren beraren esanetan.

MARGOAK ETA FILMAK Iron Flowers proiektua euskarriaren gaineko bederatzi margolanez osatuta dago. Horrez gain, tamaina handiko lau inpresio digitalek eta Agindu maltzurrak izeneko hainbat film laburren proiekzioek osatzen dute Romanen bilduma. Artistak onartzen du bere lanetan margolanak nagusi izaten direla beti, baina edozein teknika erabiltzeko prest dagoela dio artea egiterakoan. “Tresna edo bitartekoaren aukeraketaren gainetik, artistatzat dut nire burua. Eta artista batek momentu bakoitzean behar eta desio duena aukeratzen du bere lanerako. Artista izateak abantaila hori eskaintzen dizu”, ziurtatu du.

Sortzeko behar den gauza bakarra “sortzeko nahia” izatea dela uste du Romanek. Denboraren poderioz, baina, “nahia beharrizan” bihurtzen dela dio. “Gaur egun, Euskal Herrian artista handi asko dago, benetan gogor dihardutenak lanean, emaitza bikainekin”, uste du bilbotarrak.

Krisi ekonomikoa eta bilduma pribatuen kopuru eskasa kontutan hartuta, artista gehienen jarduna “txalogarria” dela deritzo, “gehienetan oso egoera gogorretan egiten baitugu lan”, azpimarratu du. Zailtasunak zailtasun, Dinamic Word izeneko proiektu berri batean buru-belarri ari da jada lanean Roman. “Oraindik prestakuntza fasean nago, baina izenburuak nahiko ondo adierazten du proiektu berri honen muina”, aurreratu du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902