Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Manterola liburu-dendak 6.786 liburu eman dizkio Donostia Kulturari

EFE - 2016(e)ko maiatzaren 23a, astelehena - 15:53etan eguneratua

DONOSTIA. Donostiako lehengo Manterola liburu-dendako jabeek, Mari Loli, María Luisa eta Juanjo Arbelaitz anai-arrebek, 6.786 liburu eman dizkie Donostia Kulturako liburutegi sareari, horien artean XVII. mendeko lau liburuki eta XVIII. mendeko berrogei.

Kultur Udal Patronatuak prentsa-ohar baten bidez gaur adierazi duenez, Donostiako liburu-denda enblematiko hau 2014 amaieran itxi zen. 

Juan Arbelaitz Iñarrak, hiru anai-arreben aita, ireki zuen 1955ean izen bereko kalean, eta toki berean mantendu zen itxi egin zuten arte.

Denda ireki baino lehen, Juan Arbelaitz liburuki zaharrak eta euskal gaiei buruzko liburuen salerosketaz arduratu zen.

Frankismoaren urteetan, Manterola liburu-denda erreferente bihurtu zen Donostian ilegalak ziren edo zentsuratuta zeuden liburuak eskuratzeko.

Hurrengo hamarkadetan, denda dibertsifikatu egin zen eta liburu zaharrez gain, beste material batzuk ere saldu zituen, hala nola, mapak, grabatuak, litografiak, etab. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902