Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Andoain eta Oviedoren zubi

Oviedoko hiriak kale bat Isidro Langara futbolari andoaindarraren omenean izendatu du. Real Oviedo taldearen urrezko aroan jokatu ondoren, Gerra Zibila eta garai zailak zirela medio, Hegoameriketan bizi izan zen urte askoan baina ez zituen bere bi etxeak inoiz ahaztu. Ezta eurak Langara ere.
2 Ane Sanzen erreportajea

Ane Sanz - Domingo, 22 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 09:25h

Isidro Langararen familia Oviedoko alkatea eta Real Oviedoko ordezkariekin Asturiasen egindako omenaldian, Langararen argazkia protagonista delarik . Foto: N.G.

Galería Noticia

Isidro Langararen familia Oviedoko alkatea eta Real Oviedoko ordezkariekin Asturiasen egindako omenaldian, Langararen argazkia protagonista delarik . Foto: N.G.

Isidro Langara Pasaian jaio zen 1912ko maitzaren 15ean. Familia bertan bizi izan zen denboraldi baterako eta kasualitateak Langara pasaitarra izatea nahi izan zuen. Haurtzaroa Andoainen pasa zuen ordea, eta azken egunerarte bere herria zenera bueltatu izan zen, bizitza erdia baino gehiago urrun igaro zuen arren.
Herriko Euskalduna klubean jokatu zuen infantil adinerarte eta 13 urterekin garaiko gehienen antzera Fabril Subijana Algodoneran hasi zen lanean tornero lana ikasteko, futbola alde batera utzi gabe.
Antón Subijana Algodonerako jabearen semeak Oviedora egindako negozio bidai batean, bere bezeroa zen Luis Botas Oviedoko zuzendaritza taldekoari Langaraz hitz egin zion.
Isidrok 18 urte zituen 1930ean Real Oviedora -Oviedo C.F. 1931 urtetik aurrera- jokatzera joan zenean. Eskualdatzea adostuta, trenera igo eta Asturiasera joan zen, urtetan zehar eta bizitzan bere taldea izango zenera.
Real Oviedo bigarren mailan zegoen une hartan eta Langarak aktiboki lagundu zuen 1933an lehen mailara igo zedin, goleatzaile fina izan bait zen. 1932an Espainiako selekzioan debutatu eta 1934ko Mundiala jokatu zuen 12 partidutan 17 gol sartu zituelarik. Hiru urtez jarraian -1934, 1935 eta 1936- Ligako Lehen mailako pitxitxi izan zen. Gaur egun inork lortu gabeko marka ere bete zuen 34-35 denboraldian: jarraiako hiru partidotan hiru gol baino gehiago egitea. Baina Gerra Zibilak eztanda egitean, liga bertan behera geratu zen eta taldeak desegin ziren. 1937an Aguirre lehendakariak sortutako Euskadiko selekziora batu zen. Munduan zehar partidoak jokatzen zituzten gudako biktimentzako diru laguntzak lortzeko, baita bide batez propaganda egiteko ere. Europan jokatu ondoren Euskal Herrira bueltatzekotan zeudela Bilbo nazionalen eskuetan erori zen eta selekzioak Ameriketara joatea erabaki zuen. Bidai honek uste baino gehiago bideratuko zuen Langararen bizitza.
Kuban hainbat partido jokatu ondoren, taldea Mexikon finkatu zen Club Deportivo Euzkadi izenpean bertako Ligan jolasteko. Gerra Zibila amaitzean 1939an kluba desegin egin zen, baina jokalarietako askok Espainiara ez bueltatzea erabaki zuten, Langara haietariko bat izan zelarik. Mexikon zegoela, lagun eta taldekide izandako Angel Zubietak Argentinara joatera animatu zuen San Lorenzo de Almagro taldean jolastera.
Herrialde berrira iritsi eta ordu gutxietara jokatu zuten partidoan 4 tanto egin zituen, argentinarrak txunditurik utzita. Argentinako kanpeonatoko 1940ko denboraldiko goleatzaile gorena izan zen, 33 gol egin zituen 34 partidutan. Gainera partidu bakar batean 7 gol sartzeko marka lortu zuen, Argentinan inork lehenago lortu gabekoa. 1943an amaitu zuen San Lorenzoko etapa, marka berri batekin: hiru kontinente ezberdinetan goleatzaile gorena izandako lehen jokalaria bilakatu zen, Europan, Sudamerikan eta Iparramerikan.
Mexikora bueltatu zen Club Deportivo Españan jokatzera eta berriro bi urte jarraian pitxitxi izan zen. Baina 1946an Oviedoko dei bat jaso zuen;futbola eta liga berriro martxan zeuden eta taldean nahi zuten. Bi urte jokatu zituen Asturiasen, 1948an erretiratzea eta Hegoameriketara bueltatzea erabaki zuen arte. Gerra Zibila hasi zenetik bere etxea izan zenean bizitzera.
Mexikon bizi izan zen 1950ean Txilera joan zen arte, Union Española tadeko entrenatzaile izatera eta 1953an Puebla talde mexikarraren entrenatzaile bezala Copa irabazi zuen. Futbolean eman zuen azken denboraldia 1955ekoa izan zen, San Lorenzo de Almagron, Argentinan. Mexikon geratu zen bizitzera 1990ean bere herrira bueltatu zen arte, Andoainera, azken urteak familiarekin pasatzera. 1992ko abuztuan zendu zen Isidro Langara.
zubia eta orain kalea Askok ez dakiten arren, Andoaingo Allurralde polikiroldegira doan zubiak Isidro Langara du izena. Kirolaria beti, kirolariaren ohiturak mantendu zituen azken egunerarte. Goizean goiz jeiki, ura limoiarekin edan eta ibiltzera joaten zen egunero. Goiza herrian eta inguruko bideetan paseoan ematen zuen. Azken bi urteak bere ilobaren etxean igaro zituen, bere anaia Jesusen alabarekin eta herrian zuen familiaz inguraturik.
Solaserako hizlari alai eta entretenigarria, lagun talde politta izan zuen beti herrian. Ontza kirol elkarteko kide, herrian ezaguna zen eta ez soilik marka futbolistikoengatik. Putzutik bestaldean bizitza erdia eman zuen arren, urtero etorri izan zen udara Andoainen igarotzera. Andoainen eta Oviedon.
Joan den igandean, maiatzaren 15ean -Isidroren jaiotzaren urteurrenean-, Oviedoko hirian bere izena daraman kalea inaugutaru zen, Carlos Tartiere estadioaren alboan. Benetan ekitaldi hunkigarria izan zen futbolariaren ingurukoentzat eta bertaratu zirenentzat. Hogei bat senitarteko gerturatu ziren omenaldira eta Junkal Guerrero Langara, Isidroren biloba txikia, izan zen plaka desestaltzearen arduraduna, hiriko alkate den Wescenslao López eta Real Oviedoko lehendakaria den Jorge Menéndezekin batera. Junkal Guerrerok ekitaldian azaldu zuen moduan: "Langara benetan bihotz-ukitua egongo litzateke, ez luke eta inoiz imaginatuko bere izenean kale bat izango zuenik".
Azken egunerarte kirolaren eta paseoen maitale, ondare ezin aproposagoak utzi ditu Isidro Langarak bere bi herrietan;Andoainen zubia eta Oviedon kalea.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902