Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

Aspaldiko egunak oroituz

Txomin Garmendia - Domingo, 22 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Txomin Garmendia

Galería Noticia

Txomin Garmendia

Urteroko oiturari jarraituz, soldaduskan Burgosen ibiltzen giñan zazpi lagun, geure emazteakin bazkari eder bat izan gendun maiatzaren 7’an, Gabiriko auzo dan Aztirin. Izen bereko jatetxea ere ez dago nolanaikoa, arkume errea besteak-beste , ederra zegola esan bear.

Beste egun geiago ere gogoratu zi-tzaizkidan auzo polit orretan, soldaduskatik aparte: Santa Marinari eskeñitako ermita daukate auzo orretan, eta uztaillaren 18’an beraren eguna denez, aundikiro ospa-tzen dituzte urteko jai nagusiak. Ia berrogei urtean joan naiz egun orretan bertsoetara, eta lenengo 1959’an Legazpin bizi dan Beloki bidanitarra lagun nula;geroztikako lagunak Lasarte, Mitxelena, Lazkao Txiki, Igarzabal eta abar, gogoan ditut. Omenaldi bat ere egin

zidaten, eta Aztiriri, Makatza baserrikoari eta abarri, zorretan bizi naizela esan bear. Lenengo urteko soiñujoleak ere gogoan ditut: geroztik ainbat bider egokitu giñan Lizartzako Kaxiano itxua, eta Amasako Erroberto Garate, jazbana eta txistua jotzen zituna. Euri zaparrada pranko izanda geroztik.

Legazpin Santa Krutz jaian azken eguna zalarik, txistulari ta dantzari talde bat gu geunden etxera igo ziran bazkaltzera;aiek jarri ziguten bazkal ondorango pesta. Badago neska-mutil ederrik baztarretan. Ura sasoia eta edertasuna. Bai orixe , berriz esanda ere!

Alkartasun bazkari on bat egindakoan bertsolariak ondo dakigu zer datorkigun, ala asi bear izan nun Aztiriko bazkalondo orretan ere;bertsotan bakarrik jardutea tristea da ordea, ta ala kantatu nun bertso batean, alegia, ez ote zegon eran-tzuteko lagunik. Kantatu banun kantatu nun, dantzari taldetik or asten zait neska gazte bat bertsotan, ederra ala ere, eta guztion arridurarako;amasei bat urte inguru edukiko ditu, baiña bertsoa ondo moldatzen zun. Jarraitzen diola, dantzaria ezezik bertsolaria ere izango da ume eder ori. Jarrai-tzeko esan nion eta berak baiezkoa eman zidan. Ala izan dedilla.

Da zein dala uste dezute neska gazte bertsolari ori? Aztirin lenengo urtean pago-azpi aietan kantatu nun lagun Belokiren billoba ain zuzen. Enborretik ezpala eta zorionak aitona-billobari. Iñoizka, txikia da mundua.


Derriorrezko morrontza artatik

urte asko daude junik,

garai aietan nola pentsatu

zerbait ona bagendunik?

Geroztik ez degu baztartzen guk

kinto billeran egunik,

mundu onetan ez baita txarrik

zerbaite ona ez dunik.

Maiatzak zazpi, pozik joan giñan,

arkume errea jatera,

udazkena ta udaberria

bildu giñaden batera;

guztiok ondo konpondu ere

alaitasun da pakera,

alkartasunak zenbat indar dun

ortik kontuak atera.

Bazkalondoan txistu ta dantza

eta aukeran bertsoak,

udaberriak astindu zitun

gorputza eta besoak;

udazkenak ere igaro noski

eroso ordu gozoak,

kanpoan kantari zebiltzan berriz

birigarro ta zozoak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902