Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Gezur hezurretik

Banderak eta piratak

Aitzol Elizaran - Domingo, 22 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Aitzol Elizaran

Galería Noticia

Aitzol Elizaran

Azken urteetako bilakaera ikusita Eurovisionek beherago ezin joko zuela pentsatzen zuena oso oker zegoen. Conchita Wurst emakume bizarduna, Rodolfo Chiquilicuatre, edo Buenafuente-k pultsua irabazi zueneko produktua, edota Finlandiatik etorritako munstro itxurako Lordi taldea izan dira azkenaldiko partehartzaile esanguratsuenetakoak. Pertsona bezainbeste gustu omen daude munduan, eta ez naiz ni hasiko baloratzen aipatutako hauek beste zenbait baina hobeak ala okerragoak diren, kanpotik diskretoagoak diren hoiek ere maiz ez baitira izar sobera distiratsuak.

Europar behar zuen abeslari lehiaketa honek urteak daramatza maldan behera, ez soilik izen onari dagokionez, inoiz izan balu, baita ikusle kopuru eta adierazi nahiko lituzkeen balore horiengatik berengatik. Oraindik ondra pixka bat mantentzen saiatzen garenoi arraro xamarra suertatzen zaigu jendea puntuak ematen ikusi ,ingeles eta frantses hizkuntzen mailan sartu gabe, eta ondoren jendea beren herrialdeetako banderatxoak astintzen ikusita, zazpi urteko umetxoak bailiran piruletaren zain. Are arraroagoa da Israel edo Australia bertan parte hartzen ikustea.

Bandera aipatu eta hara, beste afera otu zait. Nonbait, aurten, ikurriña ezin zen bertara eraman. Zerrenda bat argitaratu zuten, eta gero nolabait moldatu, bakearen izenean, ezer gutxi aldatu gabe, non hainbat bandera eramatea debekatzen zuten, tartean gure ikurriña. Oso ondo Eurovision. Oso ondo Suediako antolatzaileak. Oso ondo hori besterik gabe barneratu dutenak. Nere onarpen osoa hala eta guztiz ere dantzaleku atzera ikurriña eraman zuen haiei, gero gordearazi eta ia kanporatu bazituzten ere.

Banderen gaia ahaztu gabe, Espainiako Errege Kopako finalean, Bartzelona eta Sevillak jokatutakoan, Estelada edo kataluniar bandera izarduna eraman eta estadioan sartzea debekatu zuten. Gazte xamarra naiz gizontxo bibotedun ahots-finaren memoriak idazteko, baina esango nuke neurri hau ederki egokitzen dela garai horretara, behintzat XXI. mendeko demokrazia osasuntsu batera baino hobeto. Sinbologia beti izan da labirinto konplexua, irteera eta oztopo asko edo gutxi izan ditzakeena ikuslearen begietan, baina begi hoiek azkenaldian gehiegi lausotzen ari ote diren pentsatzen hasia naiz. Dena da mingarri, dena irain zenbait totem sakratu ukitzean, baina tamalez, besteon totemak erraz eraits daitezke demokraziaren izenean. Nire festan nik jarriko ditut arauak, eta zuk, halabeharrez asimilatu, eta ez bururatu festak aspertzen zaituela eta alde egitea, hori ere galarazita daukazulako. Egon eta ixo.

Puigdemont-ek, Generalitat-eko presidenteak, edo Ada Colau-k, Bartzelonako alkatesak ez joatearen aldeko jarrera adierazi dute aste honetan eta berehala lotu dut Serratek Eurovisionen abesteari uko egin zionekoarekin, ez ziotelako katalanez kantatzen utzi nahi. Seinale, bidenabar, munduan zehar aitzina aipatutako ondra pixka bat mantentzen saiatzen direnak badiren.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902