Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Kontaidazu, Bertin

Bingen. Zupiria - Domingo, 22 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Sasoi ilunak datoz Espainiako telebista publikoarentzat. Cuéntame eta Bertin Osborneren En tu casa o en la míaprogramekin gertatutakoa lekuko: politika nagusitu da, ez dago tokirik profesioarentzat eta ez du batere inporta ikusleen iritziak. Hortik aurrera, edozer! Osborneren programa telebista publikoak zuen saiorik ikusienetako bat zen. Baita Euskadin ere. Baina, momentu jakin batean Pedro J. Ramírez kazetariari elkarrizketa egitea bururatu zitzaien programa egileei eta agintean daudenek ez zuten gustuko. Hortik aurrerakoa ezagutzen duzu: TVEk programa bertan behera utzi zuen, T5k dirutza jarri zuen mahai gainean eta apirilaz geroztik italiarren katean dago Bertin, Mi casa es la tuya izenburupean. Ez dakit zer irabaziko duen T5k, baina TVEk izan duen galera itzela da. Kate honetako beste programa izarra Cuéntame cómo pasó zen. 2001etik egon da airean eta ikusleen fideltasuna izugarria izan da urte hauetan guztietan. Ustegabean, gizon-emakume espainiarren prototipoa islatzen zigun telesaila ere politikaren atzaparretan jausi da. Korrupzioaren aurkako borrokan txapeldun nagusi diren PPko ordezkariek ez dute begi onez ikusten Haziendarekin zorrak omen dituzten Imanol Arias eta Ana Duato, Alcantaratarrak, eredu modura agertzea denon telebistan. Nik dakidala ez ditu inork epaitu eta ez dira -oraingoz, behintzat- errudun, baina norbaitek bere kasa kondenatu ditu eta hartu du erabakia: fini Cuentame! Ez diot etorkizun oparorik ikusten RTVEri. Seguru ote dira beste telebista publikoak? Nekez!


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902