Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Cartas a la Dirección

Esteladak bai eta txistuak ere bai

Martxel Toledo - Domingo, 22 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:12h

Lerro hauek idazten ari naizela jakin dut Madrilgo epaitegi batek Drets elkartearen errekurtsoa onartuz, bertan behera utzi duela Espainiako Gobernuak Barçak eta Sevilla futbol taldeek Vicente Calderon estadioan igandean jokatuko duten Espainiako Kopako finalean, esteladak debeka-tzearen erabakia. Esan gabe doa, debekuaren erabakiak lehen momentutik haserre handia puztu duela, ez soilik Kataluniako gizartean, Estatu osoan ere, debeku horren atzean PPren Gobernuaren amorrua eta mendekua ezkutatzen zelako, besteak beste, katalanek nazio Espainiatik alde egin eta bere bide propioa jorratzea erabaki dutelako. Beraz, epai honekin, “indarkeria edo terrorismo ekintzak sustatu ditzaketelako eta kirol ekitaldian parte hartzen dutenei mespretxua egin diezaieketelakoaren aitzakia, Espainiar Gobernuak txisteratik ateratako argudio faltsua eta lotsagarria baino ez zela agerian gelditzen da berriro.

Espainiako Kopako finalean ereserkiari edota Erregeari txistuak jo-tzea eta oihuen bitartez harmailetan haserrea adieraztea ez da berria, aurretik ere, Espainiako Gobernuen mea-tsuei aurre eginez, antzeko zerbait gertatu izan delako. Ni dakidanez behin-tzat, azken hamarkadan, Atlheticek eta Barçak beraien artean aldiro jokatu duten final guztietan, alegia, 2009an Valentzian, 2012an Madrilen eta iaz Bartzelonan, txistukadak egon direlako. Eta guztietan, txistukada antolatu edo babestu zutenen aurka, Denaes (Defensa Nación Española) eta Manos Limpiasek, erakunde eskuindarrak salaketa ezberdinak jarri arren, hauek gero artxibatuak izan dira. Beraz, esaldi batek erdaraz dioen modura, meatsuena “llueve sobre mojado”.

Horregatik, oraingoan ere, espero eta desio dut, aurrekoetan gertatu den bezala, esteladen presentzia Calderongo harmailetan nabarmen gailentzea eta aldi berean, txistukada historikoa izatea, besteak beste, inoiz baino arrazoi gehiago daudelako horretarako.

Zentzu horretan, txalotu baino ez debekuaren aurrean , besteak beste, Bartzelona alkatesak Ada Colau andereak eta Govern-eko Carles Puydemont presidenteak debekuaren aurrean erakutsitako ausardia eta izandako jarrera koherentea. Uste dut, hartu duten erabakia, zuzena eta eredugarria izateaz gain, txalogarria ere badela, zeren debekua, besteak beste, adierazpen askatasunaren aurkakoa ere bazelako. Beraz, aupa Barça eta visca Catalunya lliure!!.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902