Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hernanik bere ondare kultural guztia bilduko du

Egistasmoa herritarrei asteazkenean aurkeztuko zaie beraien parte-hartzea lortzeko xedearekin

Sábado, 21 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

Portalondo eraikinaren artxiboko argazki bat.

Galería Noticia

Portalondo eraikinaren artxiboko argazki bat.

Hernani- Hernaniko Udalak egitasmo berri bat jarri nahi du martxan, Hernaniko kultur ondarea, sistematikoki, jasotzea helburu duena;kultur ondare elementu “guztien” informazioa jasotzea eta konstantzia edukitzea, alegia.

Hainbat arrazoik bultzatu dio Udalari proiektu hori aurrera eramatera. Hernanin kultur ondarea egon badago, baina sistematikoki bilduta egotea ez izana da nagusia. Gainera, gaur egun, ondarearen kontzeptua zabaldu egin da, ondare materialaz (higiezina eta higigarria) gain, materiagabeari garrantzi handia ematen zaio, eta ahozko tradizio eta folkloreari ere bai.

Ondare historikoari dagokionez, Erdi Aroko hirigune historikoa eta bere eraikinak, hala nola Portalondo edo Dorretxea;Santa Barbara gotorlekua eta Cométe Sarearen ibilbidea aurki daitezke. Ondare natural zabala ere badu Hernanik Santa Barbara menditik edo Urumea ibaitik hasi eta ingurunean egin daitezkeen erruta ugariak arte. Azkenik, sagardoa, Done Jakue bidea eta Azeri dantza ondare materiagabearen barruan kokatuko lirateke. Beraz, Hernanin kultur ondarea, bere osotasunean, jasotzeko ahaleginak egin nahi ditu Udalak, gero herritar guztiei ezagutzera emateko asmoz.

Egitasmoa aurrera eramateko, herritarren parte-hartzea derrigorrezkoa dela iruditzen zaio Udalari, askok, bakoitzak bere arloan, lan handiak eta lan asko egin baitituzte. Hori dela eta, guztien ekarpenak, iritziak eta proposamenak ezagu-tzeko asmoarekin, datorren asteazkenean, 19.00etan Biteri kultur etxean egingo den tailerraren deialdia luzatu die. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902