Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oriok Antxiola kaleko irisgarritasuna hobetuko du

Lanen lehen fasea datorren astean hasiko da eta obrek 8 aste inguruko iraupena izango dute

2016(e)ko maiatzaren 20a, ostirala - 10:35etan eguneratua

Orio. Orioko Udalak Antxiola kalearen irisgarritasuna hobetuko du eta lan horien lehen fasea datorren hastean hasiko da. Lan hori 2011n onartutako Orioko Irisgarritasun II. Planean jasota dago. Kaleak %19ko malda du eta lan hauen ondoren, erosoagoa izango da kalean mugitzea, batez ere mugikortasun arazoak dituztenentzat. Lanek 8 aste inguruko iraupena izango dute eta 78.000 euroko kostua. Eusko Jaurlari-tzak, bere aldetik, 11.800 euroko laguntza emango dio Orioko Udalari lanak egiteko.

Batetik, 9-11 atarietara iristeko etxearen atzeko aldeko pasaera egokituko da, eta horrela, eskailerarik gabe iritsi ahal izango da. Bestetik, 5. atariko sarbidea ere egokitu egingo da, eta 13-15 eta 17 atarietarako, berriz, Dikeko aldaparen planteamendu berbera aplikatuko da: malda egokituko da eta dauden eskailerak kendu. Horrez gain, lagungarri izateko, baranda bat jarriko da. Azkenik, kaleko argiteria ere hobetu egingo du Udalak. A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902