Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Larraulgo Ekomuseoak bihar ospatuko du bere eguna

Antton Amonarriz zena oroituz, eskultura inauguratuko dute udaletxeko atarian

2016(e)ko maiatzaren 20a, ostirala - 10:15etan eguneratua

Larraul. Dina 7 Kultur Elkarteak aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna ospatzkeo hainbat ekitaldi antolatu ditu. Ofizialki eguna 18an ospatu zen arren, Larrauleko Ekomuseoan biharko, larunbata 21, antolatu dituzte ekitaldiak. Herritar guzitak gonbidaturik daude goizean zehar bertara gerturatzera eta ekintzetan parte hartzera.

11.00etan Antton Amonarriz zenaren 20.urteurrena oroituz udaletxeko atarian eskultura inauguratuko da. 11.30ean Garain batean Erniopean deituriko bigarren ipuin eta ilustrazio topaketa izango da. Hau dela eta, herriko eskolako umeek karobiaren inguruan egindako sormen lanak egongo dira ikusgai Antton Amonarriz kultur etxean.

Harria kare-hauts bihuruta izeneko dokumentalaren aurkezpena egingo dute 12.00etan kultur etxean. Dokumental honetan azken bi urteetan karobiaren inguruko lanaren laburpen bat azaltzen da. Eta azkenik, hamaiketakoa eskainiko da museoan. Hamaiketakoa bitartean gainera Larraulgo Museo Etnografikoa zabalik egongo da.

URMARA, ALKIZANAlkizako Urmarak aldiz, igandean ospatuko du museoen eguna. Goizeko 11.00etan bisita gidatu bat eskainiko dute museoan zehar eta Soro deituriko eskultura gune berria ezagutzera emango dute. Negutegia espazioan Koldobika Jauregiren Proces esposizioa ere zabalduko dute. Topaketarako gunea Urmara museorako Alkizako karreteratik datorren sarrera izango da, Azaldegi 18 zenbakian. Informazio gehiago 609 465 942 telefono zenbakian. A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902