Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Abesbatzak Musikherria festara batuko dira lehenengoz

Tolosako XXII. Musikaria bihar hasiko da eta larunbatean Musikherriak emango dio amaiera

Ane Sanz - 2016(e)ko maiatzaren 20a, ostirala - 10:10etan eguneratua

Antolatzaile, musikari eta irakasleak aurtengo Musikaria eta Musikherria ekitaldien aurkezpenean.

Antolatzaile, musikari eta irakasleak aurtengo Musikaria eta Musikherria ekitaldien aurkezpenean.

Galería Noticia

Antolatzaile, musikari eta irakasleak aurtengo Musikaria eta Musikherria ekitaldien aurkezpenean.

Tolosa. Hondarribia, Loatzo, Hernani eta Tolosako musika eskoletako Helduen topaketa batekin hasiko da aurtengo Musikaria astea eta amaiera emateko Musikherria ospatuko da azken urteetan bezala. Hiru urte baino ez daramatza Musikherria egitasmoak martxan, herriko hainbat musiko eta musika taldeen ordezkariek antolatua, baina gero eta gehiago dira kaleetara moldatu izan diren musika talde eta motak. Aurten lehenengo aldiz Hodeiertz abesbatza ere elkartuko zaie.

Musikariaren XXII. edizioa da bihar hastear dagoena eta urtero lez asteak irauten duen bitartean, egunero kontzertuak antolatu ditu Tolosako Musika Eskolak herriko areto eta gune ezberdinetan. Iñar Sastre pianojolea, Musikeneko ikasleek osaturiko Izei Hirukotea, Donostiako kontserbatorioko Big-Band jazz orkestra, Usurbilgo musika eskolako ikasleak eta Stradivarias soka taldea izango dira herrian besteak beste.

Musikherria gazteagoa da baina badu musikari, musikazale eta herritarrak mugitzeko indar haina. Geroz eta gehiago dira festara batzen direnak. Igor Aguirrek, Musikherria sortu zuen taldeko kideak, hala azaldu zituen ekitasmoaren joan etorriak: "Duela hiru urte Udaletxearen gonbite bat jaso genuen eta bertan, musikaren inguruan egun edo festa bat antolatzeko proposamena luzatu ziguten. Bertan geundenok Tolosan festa asko egiten zirela ikusi genuen, baina horietan parte hartzen zutenak askotan herritik kanpokoak izaten ziren".

Ideia apurka osatzen joan ziren, "argi genuen goizean Udal musika eskolei eta herriko beste musika eskolei eman behar geniela protagonismoa, badakigu eta Tolosako larunbat eguerdiak jendez gainezka egoten direla, eta harrobia haiek izanik, ilusioa ere egingo ziela pentsatu genuen", gehitu zuen Aguirrek.

Musikariari lotuta, astea nolabait borobiltzeko aukera zela aprobetxatuz, herri bazkaria ere egingo dute. Denak bilduko dira, parte-hartzaileen arteko elkargune hori sendo tzeko eta gauerarte luzatuko den dantza eta festaz gozatzeko.

Datuak


MUSIKARIA, 21-27

Musika Eskolako aretoa. Helduen topaketa bihar 12.30ean. Astelehenetik ostiralera kontzertuak 19.00etan: 23an Iñar Sastre pianojolea, 24ean Izei hirukotea, 25ean Donostiako kontserbatorioko Big-Band taldea, 26ean Usubirko eta Tolosako musika eskoletako taldeak.

Berdura plaza. Tolosako musika bandaren kontzertua bihar 19.00etan, musika mota ezberdinez osatua.

Leidor aretoa. Stradivarias soka taldearen emanaldia maiatzaren 27an, ostirala 20.30ean.

MUSIKHERRIA, 28

Kalez kale. Dultzaina taldeen dianak 9.30ean, Musika eskoletako ikasle taldeak 11.00etan, Tolosa kantari 12.00etan eta Koponezinak eta Iraunkorrak txarangak bazkaria arte.

Lopez Mendizabal. Isidro Larrañaga akordeoi orkestra 11.00etan eta Hodeiertz abesbatza 11.30ean.

Plaza Zaharra. 11.00etan Ganbara taldea, Hodeiertz 12.00etan eta Isidro Larrañagaren orkestra 12.30ean.

Zerkausia. Herri bazkaria 14.30ean.

b Iratzar taldearekin dantzaldia 22.30ean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902