Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Diru laguntzak emango ditu Udalak bi ikastarorentzat

 Aisialdiko begirale eta zuzendari ikastaroetarako bideratuko du dirua Ordiziako Udalak

2016(e)ko maiatzaren 20a, ostirala - 10:23etan eguneratua

Ordizia. Ordiziako Udalak aurten diru-laguntza deialdi berria egingo du bi ikastaro hauetakoren bat egiten duenei zuzenduta: haur eta gazteen aisaldirako begirale ikastaroa edo aisialdiko zuzendari ikastaroa. 2015/16 ikasturtean egin beharko dira ikastaroak diru laguntza eskatu ahal izateko. Modu honetan Udalak neurriak hartzen ditu euskara gizarte esparru guztietan erabil dadin eta, oro har, gizarte bizi-tzan euskararen presentzia handitu dadin. Adierazi dutenez, aisialdiak garrantzia handia du gizartean eta horrez gain, aisialdian euskararen presentzia areagotzea erronka garrantzitsua da Udaleko Euskara Zerbitzuaren tzat. Aisialdiko begirale eta zuzendariak era egokian prestatua egotea garrantzitsua ikusten du Udalak. Are gehiago, prestakuntza hori euskaraz jaso-tzea ezinbestekoa iruditzen zaio eta horregatik aurrekontu partida bat ezarri dute 2015-2016 ikasturtean zehar aisialdiko begirale edo zuzendari ikasketak egiten dituzten biztanleei diru laguntzak emateko. Hori eskuratu ahal izateko hainbat xehetasun bete beharko dira. Besteak beste, Ordizian erroldatuta egotea eska-tzen da, ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaurlaritzak homologatua izatea. Horrez gain, ikastaroaren alderdi teorikoa gaindi-tzea eta araututako gehienezko epearen barruan titulua lortu beharko dute ordiziarrek.

Diru kopuruari dagokionez, matrikula kostuaren %30eko diru laguntza emango du Udalak, gehienez ere, 150 euro. Eskaera ikastaroa bukatu eta hurrengo hamabost egunetan aurkeztu beharko da, beranduenez urriaren 31n. M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902