Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Demasa’ abestia aurkezteko, jaialdia gaur

Musikak, dantzak, antzerkiak, irudiak edo argiak tokia izango dute Bergaran, Kilometroak 2016ko ikuskizunean

2016(e)ko maiatzaren 20a, ostirala - 06:13etan eguneratua

bergara- Musikak, dantzak, an-tzerkiak, kirolak, irudiak, argiak, umoreak… izango dute tokia gaur Bergarako udal pilotalekuan. Bertan, Kilometroak 2016ko abesti ofiziala, Demasa, aurkeztuko du Aranzadi ikastolak ekintzaz jositako jaialdi batean. “Ikuskizun arina egin nahi izan dugu. Alde urbanoak izan du lekua diseinuan eta keinua egingo zaie kaleko kultura adierazpenei”, azaldu zuen jaialdiaren arduradun den Iker Muruamendiarazek.

Oihan Vega eta Amaia Txintxurreta kazetariek aurkeztuko dute 22.00etan hasiko den saioa. Aurretik, Bergarako Erraldoi taldeak eta trikitilariek kalejira egingo dute, 19.30ean, eta ondoren, udal pilotaleku aurrean, 21.00etan, Azkaiter Pelox Trio taldeak blues, rock eta soul doinuekin berotuko dute gaua. 21.30ean, Fraiskozuri plazan Iñaki Mata antzuolarrak Barreras ikuskizuna taularatuko du.

Pilotalekuan, aldiz, Asier Kidam magoa, Markel Uriarte txirrindulari aretxabaletarra, Manex Alberdi eta Camden Town dantza akademiako Olmar Elejaga, eta Ander Barruso artista egongo dira, besteak beste. Jaialdia borobiltzeko Emon taldeak zuzenean joko du Demasa abestia.

Frontoiko ateak 21.45ean zabalduko dituzte. Sarrerak salgai daude Pikupe Produkzioak Artekalen duen bulegoan, edota Internetetik Kutxabanken (sei euro). Atera dituzten 800 sarrera guztietatik bat edo beste saltzeko geratuko balira, txarteldegian eskuratu ahal izango dira, 21.00etatik aurrera. - A.D.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902