Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Boteprontoan

Erakusleihoan

Karmele Jaio - 2016(e)ko maiatzaren 20a, ostirala - 07:04etan eguneratua

Ba hobe betirako desagertzen banaiz, eta kitto. Bizitzaren une gogor batean bota daitekeen esaldia da. Gogorra benetan. Eta ba-tzuek esana bete egin dute gainera euren buruaz beste eginda. Baina zer gertatzen da halako esaldi bat hamabost urteko neska edo mutilen baten ahotik irteten bada? Orduan gogorra baino gehiago, hondamendia da.

Taldearen indarra handia da. Taldeak norberarengan duen eragina handia izaten da nerabezaroan, baina esango nuke garai honetako nerabeek oraindik modu bortitzagoan jasaten dutela taldearen presioa, izan ere, inoiz baino gehiago baitaude erakusleiho batean bezala. Teknologia berriek goitik behera aldatu dute gazteek euren artean komunikatzeko duten modua. Orain, gertatzen zaien guztiak du oihartzun zabala, eta ez badu oihartzunik ez da existitzen: lagunekin kontzertu batera joanez gero, han agertuko dira sareetan euren argazkiak kontzertuaz gozatzen.

Orain, kontrola handiagoa da: denek dakite non dagoen bestea, eta kontzertura joateko gonbidapenik jaso ez duenak bere etxeko bakardadean ikusiko ditu lagunek jai giroan egin dituzten argazkiak. Orain, bizitza zuzenean ematen da, Formula bateko lasterketa telebistaz zuzenean ematen den bezala. Zuzenean eta oso azkar gertatzen da dena.

Erakusleihoan egoteak indartu egin du taldean onartua izan beharraren presioa. Zenbat jarraitzaile dituzun sareetan, zenbatek ematen dioten "gustatzen zait" botoiari zerbait argitaratzen duzunean... Orain gazteek euren ospearen estatistikak dituzte, eta honek guztiz baldintzatzen ditu harremanetarako.

Erakusleihoan egoteak zaurgarri bihurtzen ditu. Lagunartean onartua ez den, edo ezberdintzat jotako gazteak arrisku gehiago du orain besteen mespretxua sentitzeko, besteen gutxiespena, zuzenean, denbora errealean. Maitemintzen denak ere senti-tzen duen hori obsesio bilakatzeko arrisku handiago du. "Mezu bat bidali diot, ikusi du eta ez dit ezer erantzun". Besteen onarpenaren gatibu bizi dira gero eta gehiago. 

Nerabezaroan dena sentitzen da oso modu sakonean, baina esango nuke gaur egungo gazte askoren artean sentimenduen sakontasun hori handitu egin dela, euren harremanen azalkeria puztu den neurri berean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902