Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Ondo sentiarazten nauen ahotsa aurkitu dut”

Pako Aristik ‘Arrotz eta eder’ poesia liburua plazaratu du Susa argitaletxearekin

Marta Esnaola Javi Colmenero - 2016(e)ko maiatzaren 20a, ostirala - 06:13etan eguneratua

Pako Aristi, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.

Pako Aristi, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.

Galería Noticia

Pako Aristi, atzo, Donostiako Alde Zaharrean.

donostia- “Bosgarren poema liburu hau Pako Aristiren (Urrestilla, 1963) lanik onena da”, adierazi zuen atzo Susa argitaletxeko Gorka Arrese editoreak Arrotz eta eder bilduma aurkezterakoan. Bere ustetan, “gauza gehiago eta ausardia gehiagogorekin ekarri dituelako eta inoiz baino argiago idatzi duelako, espresio poetiko ahalik eta xumeenak erabiliz”.

“Jaso duen herentzia kulturalarekin hausten duen pertsonaia baten istorioa” da Arrotz eta eder poesia bildumaren bizkarrezurra, eta hori gaindituz, “bere buruaren bila abiatzen da”. Egileak adierazi zuenez, gogoeta askoren bitartez agertzen da hori olerkietan. “Pertsonaje zehatz gutxi agertzen dira, baina bai sentitzeko modu ezberdinak, ikuspegi guztiak daude”, gaineratu zuen. “Erakusten diotenarekin hautsi eta pertsona bat bakarrik dagoenean egiten dituen galderak presente daude liburuan”, azaldu zuen Aristik. Baina azpimarratu zuenez, ez da “tipo mistiko” bati buruzko lana, bere herriaren aurrean bere burua kokatzen baitu. “Nire pertsonaia poetiko hau erantzun indibidualak eta kolektiboak emanez dabil”, esan zuen idazleak. Bestalde, liburua, 55 poemaz osatutakoa, zazpi ataletan banatuta dago, haurtzarotik hasi eta zahartzarora arte doazenak, gutxi gora behera. “Ibilbide osoa egin dut liburuan, eta jaio-tza bat baino gehiago agertzen da, biologikoaz gain”, aurreratu zuen.

“Iaz idatzitako liburua da, urte betean egina;urtea hastearekin batera idatzi nuen lehen poema, Erabakia izenekoa eta istorio telegrafikoz osatutakoa, eta gai horiek garatu ditut ondoren olerki batzuetan”. Urari ostutako poemak izan zen bere aurreko poesia liburua eta hura idazteko hamar urte behar izan zituen egileak. Hainbat erreferente izan zituen eta oso prozesu makala izan zen. “Hura idatzitakoan, zor bat kitatu nuela sentitu nuen”, onartu zuen.

Kasu honetan, berriz, bera izaten hasi da. “Nire baitatik idazten hasi naizenean askoz ere azkarrago atera zait eta poesia asko ida-tzi dut;nire ahotsa aurkitu banu bezala izan da”, aitortu zuen. Nolabait, bere buruarekin ondo sentiarazten duen ahotsa, pentsa-tzeko modua, aurkitu du idazle gipuzkoarrak. “Poesia uholde bat izan da nire baitan pasa den urtean, eta oraindik horretan nabil pixka bat”, esan zuen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902