Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
HUren Bizkaiko Aretoko Mitxelena Entzunaretoan

Joshua Edelmanenek '365 Jazz Bilbao Matinée' inauguratuko du

N.G. - 2016(e)ko maiatzaren 20a, ostirala - 11:45etan eguneratua

Joshua Edelman.

Joshua Edelman. (José Mari Martínez)

Galería Noticia

Joshua Edelman.

Bilbao 700 Fundazioak 365 Jazz Bilbao Matinée ziklo berriari ekingo dio "‘El Jazz en la vida de todos" kontzertuaren bidez, Joshua Edelmanen eskutik. Hurrengo igandean, maiatzaren 29an, 12:30ean, EHUren Bizkaia Aretoko Mitxelena Entzunaretoan ziklo honetako lehenengo kontzertua izango da, hain zuzen ere, mota guztietako jendeari irekitako ikuskizuna.

BILBO. New Yorkeko artistak idatzi duenez, “Jazza, zintzotasunez, kemenez eta tradizioaren jakitun jotzen denean, jende guztiaren gustukoa da... Erantzukizun hori daukat, doinu hau sentitzen dudan bezala, haren sekretuak nahi duten guztiei irakastea eta entzulego guztiei agertokiaren gainean eskaintzea”.

Bilbao 700 Fundazioak bere Ekintza Planean onartutako helburu eta irizpideak burutzen jarraitzen du, 365 Jazz Bilbao berritzearen eta egunean jartzearen bidez:

Bikaintasunari eustea, Gorantz datozen euskal artista berrien ibilbidea finkatzen laguntzea, Eremu publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza sustatzea, eduki eta formatuei dagokienez programazio plurala antolatuta agente eta sustatzaileekin batera, Bizkaiko ikasle eta artistak sustatzeko programa didaktikoari ekitea.

Aipatutako helburuak betetzeko, 365 Jazz Bilbao zikloa bereizitako hiru programaren bitartez ezartzen da:

365 Jazz Bilbao Antzoki: Campos Antzokian 4 kontzertu eskainita. Hasierakoa, apirilaren 26an eman zuen Regina Carter biolinistak eta irailean jarraituko dute.

365 Jazz Bilbao Matinée: hurrengo igandean, maiatzaren 29an hasi eta udazkenean berriro hasiko da.

365 Jazz Bilbao gautxori: hotel eta lokal egokietan burutuko diren kontzertuen zikloa irailean hasiko da.

Jazza musika-estilo hutsa baino zerbait gehiago da. Haren atzean, askatasunaren ametsa gauzatzeko etengabeko nahia dagoenez gero, musika eta gizartearen grina bateratzea oso beharrezkoa da. Beharbada, ziklo honek harago heltzeko aukera eskainiko digu, etikaren eremura.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902