Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Koldo Mitxelena Kulturunean

Mikel Laboari buruzko webgune berri bat aurkeztuko dute datorren astelehenean

EP - Viernes, 20 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 13:01h

Galería Noticia

DONOSTIA. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Mikel Laboa Katedrak Mikel Laboari buruzko webgune berria aurkeztuko dute datorren astelehenean, maiatzaren 23an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.

EHUk jakinarazi duenez, Laboaren biografia eta diskografiaren eta kanten informazioa bilduko du web orri berriak, bai musikari dagokionez, bai erabili zituen testuei dagokionez. Gainera, hemeroteka zabal bat ere gehitu da, Laboari buruzko iritzi, kritika eta beste zenbait gorabeherarekin.

Bestalde, aurkezpen ekitaldian Mikel Laboa Katedraren aurtengo diru laguntzen deialdia ere egingo da: tesiak egiteko kontratu bat, ikerketa monografikoak egiteko hiru beka eta sormen lanerako bi diru laguntza.

Ekitaldia 11.00etan hasiko da eta Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari nagusiak, Juan Cruz Igerabide Mikel Laboa Katedrako zuzendariak eta Itziar Zubizarreta web orriaren koordinatzaile eta edukien egileak (Marisol Bastida Laboa alargunarekin elkarlanean) parte hartuko dute.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902