Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
maiatzaren 25ean eta 26an

Arriaga Antzokiak Unai Izquierdoren Náufragos lana estreinatuko du

Unai Izquierdo bera, Reyes Moleres eta Diego Pérez dira antzezleak, Felipe Lozaren zuzendaritzapean

n.g. - 2016(e)ko maiatzaren 20a, ostirala - 12:09etan eguneratua

Arriaga Antzokiak Unai Izquierdoren Náufragos lana estreinatuko du.

Arriaga Antzokiak Unai Izquierdoren Náufragos lana estreinatuko du.

Galería Noticia

Arriaga Antzokiak Unai Izquierdoren Náufragos lana estreinatuko du.

Irene da, Diego Pérezek antzezten duen Martinen ama. Une jakin batean, Unai Izquierdok antzezten duen Said sartuko da euren bizitzetan. Horiek dira Unai Izquierdok berak idatzi duen eta datorren asteazkenean, maiatzaren 25ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Arriagako Gelatxoen barruan, estreinatuko den Náufragos antzezlanaren hiru protagonistak. Hurrengo egunean, ostegunean, beste emanaldi bat eskainiko da, ordu berean.

BILBO. Felipe Lozaren zuzendaritzapean, hiru antzezleek lan biluzia, apainketarik gabea, eskaintzen dute. Testuan oinarritutako jolas eszenikoa proposatzen dute, hitzetan oinarritutako arotzeria, proposamen eszenografiko xumearen gainean, umeentzako eraikuntza jolasa balitz bezala giro desberdinak sortzeko aukera ematen duen kubo sistemarekin. Giro horiek sortzeko orduan aipamen berezia merezi du Adrián García de los Ojosek eskaintzen duen musikaren babesak.

Eszenen eta bakarrizketen bitartez, Náufragos lanak, une eta leku jakin batean hiru pertsonaiari gertatzen zaiena kontatzen du. Saiden, bizirik jarraitzeko edo hiltzeko apustua eginez “paradisuaren” bila Itsasartea gurutzatu zuen gaztearen historia da. Bide luzea, Afrikatik urrun, bakardadeari begietara, aurpegira, begiratuz.

Madrilgo uda errearen beroa izango da kontakizun horretako pertsonaien laguna: Irene, etorkinentzako zentro bateko psikologoa gaztearen adiskide egingo da eta ahal duen guztia egingo du laguntzeko, baina, noraino gaude prest besteen alde egiteko?;Martin, Ireneren semea, etengabe ari da maitasun bila, eta Said aurkituko du, lur berrian dagoen arrotza eta amaiera ezezaguna duen gonbidatua.

Náufragos ez da inmigrazioari buruzko proposamen eszenikoa, maitasunari edo/eta errukiari, familiari, itxaropenari, zintzotasunari, bakardadeari eta promesei buruzko gogoeta, baizik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902