Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Larunbatean Herri Azoka egingo da Zestoan

Bigarren eskuko azoka, kale animazioa eta kontzertuak izango dira, besteak beste

2016(e)ko maiatzaren 19a, osteguna - 06:15etan eguneratua

Zestoa- Zestoan giro aparta izango da larunbatean, egun osoan zehar;izan ere, Herri Azoka izango da eta egitarau zabala izango da goizetik gauera, adin desberdinetako herritarrek eta interes desberdinetako jendeak Herri Azokan lekua izan dezan.

Azoka goizeko 10.00etan hasiko da, eta mota guztietako produktuak erosi ahal izango dira, bigarren eskuko azoka, artisauak eta bertako produktuak, eta pintxoak eta edariak jarriko baitituzte salgai. Eta azoka nagusi izango den arren, hainbat eta hainbat aukera izango dituzte zestoarrek. Batetik, gazteei eta etxebizitzei buruzko mahai-ingurua izango da 11.00etan. Bestetik, arratsaldeko 17.00etan haur nahiz helduentzat izango da zer eginik. “Helduek Nolako Zestoa nahi dugu?”, galderari erantzunez, kafe tertulia bat egiteko aukera izango dute, eta haurrek, berriz, jolasteko txokoa izango dute (txapa tailerra, mundu mapa...).

Horretaz gain, kale animazioa izango da eta eguerdian eta gauean batukada batek kaleak girotuko ditu. Eta tripak apur bat betetzeko 20.30ean luntxa izango da Zestoan dauden hainbat herrialdetako janariekin (Argentina, Maroko, Pakistan, Sahara eta Euskal Herria). Amaitzeko, herriko musika taldeek bertsioak joko dituzte 22.30ean. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902