Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Tibur Agirre ‘euskadiko ogiaren laguna’ saria irabazi duen okin legazpiarra

“Garai batean ogia oso garrantzitsua zen: lurrera erortzen bazen, muxu bat ematen genion”

Tibur Agirre legazpiarrak ‘Euskadiko ogiaren laguna’ saria jaso zuen astelehenean Gasteizen. Agirrek ogiari buruzko museoa ireki zuen duela urte batzuk Brinkolan

Asier Zaldua - 2016(e)ko maiatzaren 19a, osteguna - 06:15etan eguneratua

Tibur Agirre, ‘Euskadiko ogiaren laguna’ saria irabazi duen okin legazpiarra.

Tibur Agirre, ‘Euskadiko ogiaren laguna’ saria irabazi duen okin legazpiarra.

Galería Noticia

Tibur Agirre, ‘Euskadiko ogiaren laguna’ saria irabazi duen okin legazpiarra.

legazpi- Brinkolako Ogiaren Txokoa museoan garai batean baserrietan ogia nola egiten zuten erakusten dute: lurra prestatu, hazia bota, uzta bildu, garia jo, garbitu, ehotu, galbahetik pasa eta, azkenik, ogia egin. Astean behin egiten zuten ogia. Prozesua erakusteko argazkiak eta garai bateko tresnak dituzte, baina altxorrik ederrena XVI. mendeko errota da. Oraindik martxan dago eta ikusgarria da. Makil bat kentzea nahikoa da martxan jartzeko. Sekulako burrunba sortzen da eta errota zaharra lehertu egingo dela dirudi, baina lehen egunean bezain txintxo jarraitzen du garia ehotzen.

Garai batean, baserri guztietan egiten al zen ogia?

-Bai. Norberak bere ogia egiten zuen.

Etxe guztietan garia ereiten al zuten?

-Bai, nik ere ezagutu nuen. 20 urte bete nituen arte, gutxi gorabehera, garia egon zen gure etxean. 1970 inguruan kendu genuen. Gure etxea izan zen garia kentzen azkenetakoa. Legazpiko azkena Telleriarteko Erraizabal baserria izan zela uste dut.

Ogia funtsezko elikagaia izan da beti.

-Ogiak garrantzia handia zuen. Beti basearen gainean jarri behar zen mahaian eta lurrera erortzen bazen muxu bat ematen genion. Bestalde, ogia zatitu aurretik guru-tze bat egiten genion. Ogia eta taloa oinarrizkoak ziren baserrietan. Jaten genuen guztia baserritik bertatik irteten zen.

Noiz utzi zitzaion baserrietan ogia egiteari?

-Okindegiak sortu zirenean utzi zitzaion ogia egiteari. Izan ere, ogia erostea ogia egitea baino errazagoa zen. Baina nire amak ogia egiten jarraitu zuen. Agustina Iribar zuen izena.

Zergatik jarraitu zuen?

-Berak etxean egiten zuen ogia okindegietan egiten zena baino nahiago zuelako.

Noiz hasi zineten ogia saltzen?

-Brinkolako tren geltoki ondoko jatetxekoak, ogirik gabe gelditzen zirenean, gure etxera etortzen ziren ogi bila. Pixkanaka gure ogiak ospea irabazi zuen. Izan ere, garai hartan tren geltokiaren inguruan mugimendu handiagoa zegoen. Geltokira etortzen zirenak, trenbideko langileak, jatetxeko bezeroak... gure ogia erosten hasi ziren. Hala, ama ostiralero, larunbatero eta igandero ogia egiten hasi zen. Gu izan ginen baserriko ogia saltzen lehenengotakoak. Egun, larunbatetan eta igandetan egiten dut ogia. Etxean saltzen dut eta Legazpiko etxe batzuetara ere eramaten dut.

Nolatan ireki zenuten ogiaren museoa?

-Lenbur Fundazioa sortu zenean, Lenburrekoek Legazpin zer promozionatu zitekeen aztertu zuten. Hemen ogia egiten genuela eta ondoan errota genuela ikusi zuten eta museo txiki bat irekitzea eskaini ziguten. Baiezkoa eman genuen. Museoa irekitzeko, labe berria egin nuen eta errota konpondu genuen. Duela 14 bat urte ireki genuen museoa.

Jende asko etortzen al da?

-Familiak eta ikastetxeak etortzen dira, batez ere. Masa prestatzen dut eta masa horrekin haurrek opiltxoa egiten dute. Oso gustura joaten dira etxera, beraiek egindako opiltxoarekin.

Zer esaten dizute?

-Jendeari interesgarria iruditzen zaio gure museoan erakusten duguna. Gainera, geroz eta gehiago dira etxean ogia egiten duten familiak. Aholkuak eskatzen dizkidate.

Ogia estimutan al dugu?

-Baietz uste dut. Gainera, gaur egun ogi mota asko daude: gariarena, zekalearena... Horretaz gain, denetik botatzen diote. Fruta, adibidez. Guk ogi tradizionala egiten dugu, betikoa.

Zer iruditzen zaizu gaur egun egiten den ogia?

-Nik etxekoa bakarrik jaten dut... Jendeari denetik entzuten diot: goma bezala gelditzen dela, berehala gogortzen dela... Gurea ere gogor-tzen da. Baserriko ogia kilo ingurukoa da eta bi lagunen artean jateko erosten baduzu...

Zein da ogi on baten sekretua?

-Ogiak sekreturik ez du. Osagai onak erabiltzea da kontua. Bestalde, ogiari lagundu egin behar zaio. Garai batean, dena eskuz egiten zen. Egun, makina baten laguntza dut. Dena den, azken pausoak eskuz egiten ditut.

Nork jarraituko du ogia egiten zuk uzten duzunean?

-Ez dakit ba... Azken urte hauetan Legazpin bizi den Mario Asmus alemaniarra dut laguntzaile.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txoko kuttuna. Oñatitik Arantzazura bitarteko bidea. Gaztea nintzenean asko ibili nintzen inguru horretan. Oso paraje ederra da.

Paisaia idiliko bat. Lehen aipatu dudana. Arantzazu inguru hori oso maitea dut.

Festa edo kultur ekitaldi bat. Legazpiko Santikutz jaiak eta Legazpin antolatzen dugun Gipuzkoako Artzain Eguna.

Hondartza bat. Zarauzkoa.

Mendi bat. Txindoki. Aizkorri gertu dugu, baina gaztetan Aralarrera ere sarritan joaten ginen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902