Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

‘Bullying’ari aurre egiteko modu berria, Zubimusun

Villabonako ikastolak eskola jazarpenari aurre egiteko metodo finlandiar bat dakar 2016-2017 ikasturterako

2016(e)ko maiatzaren 19a, osteguna - 06:15etan eguneratua

villabona- Zubimusu ikastolak bat egingo du datorren ikasturtean KiVa metodoa ezarriko duten gainerako 52 ikastolekin, Finlandian bullyingari edo eskola jazarpenari aurre egiteko martxan jarritako metodo bera praktikan jarriz. Izan ere, aipatu metodoak iraultza ekarri du hezkuntza komunitatera lortutako emaitzengatik.

Behin programa ezagututa, aztertuta eta hango esperientziak jasota, Ikastolen Elkarteak Finlandiako Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu du hemengo ikastoletan sistema ezarri ahal izateko. “Frogatuta dago KiVa dela metodorik eraginkorrena eskola jazarpen kasuak murrizteko”.

Villabonako Zubimusu ikastolak parte hartu zuen urtarrilean egindako Jardunaldi Pedagogikoetan, non ikastolei metodoa xehetasun guztiekin aurkeztu zitzaien. “Noski, abantailak ikusita, Zubimusun prest gaude beharrezkoa den formakun-tza jaso eta martxan jartzeko”, dio Ana Santamaria ikastolako zuzendariak. “Jakitun gara -jarraitu du- bullyingaren aurka beharrezkoak diren neurriak hartu egin behar direla zeren gaur egun, gainera, eskola jazarpena ez da gelara edo eskola ordutegira mugatzen. Internetarekin eguneko 24 orduetan pairatu dezake bullyinga biktimak”.- A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902