Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Radar mugikorra ibiliko da gaur Ordiziako kaleetan

Udalerrian 30 kilometro orduko abiadura ezin da gainditu eta beti betetzen ez denez neurriak hartu ditu udalak

2016(e)ko maiatzaren 19a, osteguna - 06:15etan eguneratua

Udaltzaingoak kontrolak jarri zituen atzo.

Udaltzaingoak kontrolak jarri zituen atzo. (M.A.)

Galería Noticia

Udaltzaingoak kontrolak jarri zituen atzo.

ordizia- Oinezkoen segurtasuna bermatzeko neurri berriak ezarriko dira Ordizian. Badaezpadako neurriak izango dira, trafikoa lasaitzeko. Horietako bat gaur bertan hasiko da martxan: radar mugikorra ibiliko da Ordiziako kaleetan zehar. Udalak erabakita, hilean behin ibiliko da Ordizian zehar radar mugikorra. Atzo ibili zen lehenengoz kanpaina informatiboa egiten. Horretarako abiadura gainditzen zutenak geldiarazi eta ohartarazi zituzten. Gaur, ordea, abiadura muga gainditzen dutenek isuna jasoko dute. Udalak jakinarazi duenez isun bidez eskuratutako dirua segurtasuna hobe-tzen jarraitzeko erabiliko dute.

Aurten auzoz auzo herritarrekin egindako bileren ondoren azaldutako eskaerei erantzunez hartu du erabakia Udalak. Herrigunean orduko 30 kilometroko abiadura baino handiagoa ezin da hartu, eta hori gogorarazi du udalak. Muga hori, ordea, ez da beti errespeta-tzen, eta horregatik erabaki dute neurriak hartzea.

Herritarren eskariei erantzunez, abiadura mugatzeko Filipinak kaleko 22 zenbaki parean jarriko dute semaforo finkoa. Trafiko handiko gunea da, baita N-1etik datozenentzat sarbideetako bat ere. Kasu horretan ezarritako abiadura gaindituz gero semaforoa gorri ipiniko da. Aurreikusita dute ekainean ipiniko dela semaforoa eta eguna iristean berriz ere jakitera emango dutela argitu dute. Bestalde, Majori 6 parean oinezkoentzako bidea zeharkatzean botoia sakatu eta gorri jartzen den semaforoa jarri nahi dute. Udalak eskariari dagokion tramiteak abian jarri ditu. Gipuzkoako Foru Aldundiak jarriko luke semaforoa honen ardurapekoa baita Zaldibiara daraman errepide hau. Udalak gogora ekarri du Orkli lantegi parean badela semaforoa eta abiadura motelean ibili behar dela inguru horretan. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.

Últimas Noticias Multimedia

    • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
    • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902