Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mendaroarrek ere Trinitate festak ospatuko dituzte bihartik astelehenera bitartean

Bizi Poza txarangaren kalejira batek abiatuko ditu bihar igandean eta astelehenean bereziki ospatuko diren jaiak

2016(e)ko maiatzaren 19a, osteguna - 06:15etan eguneratua

mendaro- Mendaroko bizilagunek ere, Trinitate jaiak ospatuko dituzte hurrengo egunetan. Jaietako egunik potenteenak igandea eta astelehena izango dira baina, hala ere, Jai Batzordeak Udalaren laguntzarekin prestatutako egitaraua bihar bertan jarriko da abian.

Festei hasiera emateko Bizi Poza txarangaren kalejira izango da bihar (19.30etik aurrera) Mendaroko hirigunean zehar.

Larunbatean, berriz, herritarrek festetako zuhaitza jasoko dute eta horren ondoren kanpai errepika eta txapliguak izango dira.

Era horretan, mendaroarrek Trinitate jaiak martxan daudela iragarriko dituzte.

Edonola ere, festa giroa nabarmen handiko da igandean, Trinitate Egunean. Jardunaldi horretan Mendaroko txistularien kalejira (10.00etan), Meza Nagusia (11.30ean, Eleiz eta Ameikutz abesbatzen partaidetzarekin), Naiara eta Maite trikitilarien emanaldia eta herri kirolak (12.30ean) egongo dira.

Eta aurtengo festei amaiera ona emateko, Mendaroko herriak Trinitate Txiki eguna ospatuko du datorren astelehenean. Egun horretan meza izango da Trinitateko baselizan (11.00etan) eta horren ondoren Ikastolako haurren bertso saioa (12.00etan), Ion Ansorregi eta Larrañaga trikitilarien emanaldia, herri bazkaria (14.30ean Toki Alai jatetxean) eta trikitilari eta bertsolariek alaitutako herri afaria (20.30ean Aizpe elkartean).

Afarirako txartelak igandera arte eros daitezke Toki Alai, Aitz-Beltz eta Txirristaka tabernetan. Prezioa 25 eurokoa da. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902