Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kirol Asteak Alejandro Gonzalez eta Isabel Santa Cruz sarituko ditu

|

2016(e)ko maiatzaren 19a, osteguna - 06:15etan eguneratua

andoain- Kirol pratonatuak eta Andoaingo kirol elkarteek urtero bezala Kirol Astea antolatu dute maiatzaren 30 eta ekainaren 5a bitartean, oraingoan Kirolean ere berditasunean lelopean.

Kirol Merezimenduaren saria, ekintzen artean agian bereziena, maiatzaren 31n izango da 19.00etan Basteroko ekitaldi aretoan. Aurten bi protagonista izango ditu herriak: Alejandro Gonzalez eta Isabel Santa Cruz. Herritarrek proposatu eta antolakuntzak aukeratu ditu, urtero egin ohi den moduan. “Biak Euskalduna mendigoizale taldeko kideak izanez, urteak daramatzate bolondres moduan lan egiten, euren laguntza eta orduak ezinbestekoak diren ezkutuko lanetan ematen -azaldu du Ana Carrere alkateak-. Ez dira ohiko kirol munduan ezagunak, baina bai beharrezkoak euskaldunok edota andoaindarrok dugun mendizaletasun horretaz goza-tzeko”. Gonzalez eta Santa Cruz aski ezagunak dira herrian, besteak beste urteberri egunean Adarra mendian egon ohi direlako, bertara igotzen direnei salda beroa emateko.

Kirolean berdintasunaren baloreak indartzea dute helburu antola-tzaileek bosgarren edizio honetan;gizarteak emakume eta gizonen ohiko kirol bezala ulertzen dituen mugetatik haratago joatea. Aste osoan zehar antolaturiko ekintza eta jarduera ezberdinen artean berdintasunari bereziki indarra ematen ahaleginduko dira aurten, baita horretarako ereduak sortzen.

Maiatzaren 25ean, asteazkena, herria girotzen joan dadin Euskal Herriko emakumezkoen VI. Futbol Kopa partidua jokatuko da Ubitarten 19.00etan. Maiatzaren 30 eta ekainaren 5a bitartean Goiburun golfean doan jolasteko aukera egongo da 18.00etatik 20.00etara eta ikastetxeetako gazteak Zer dakizu kirolaz? jokoan lehiatuko dira galderei erantzunez. Ikasleen arteko sari banaketa ostiralean izango da, 17.00etan Allurralden. Hemen ere, lehenengo aldiz Kenpo-Kai arte martziala probatzeko aukera izango du nahi duen orok CD Kabutokenen eskutik ostiralean 18.30etik aurrera. Aste osoan zehar futbola, pilota, judoa, bike trial eta zumba izango dira protagonistak. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902