Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Euskal Herriko Unibertsitatea

EHUk 410 doktore berri izendatuko ditu ostiralean

EP - 2016(e)ko maiatzaren 19a, osteguna - 11:25etan eguneratua

Estudiantes caminan por el campus de Leioa de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)

Campus de Leioa de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU) (Oskar Martínez)

Galería Noticia

Estudiantes caminan por el campus de Leioa de la Universidad del País Vasco (UPV/EHU)

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) 2015eko 410 doktore berriak eta 2012-2013 ikasturteko doktoregoko 40 sari bereziak izendatuko ditu ostiralean, maiatzaren 20an, arratsaldeko 18.00etatik aurrera Leioako campuseko areto nagusian egingo den ekitaldian.

BILBO. Guztira, iaz 222 emakumek (%54) eta 188 gizonek (%46) irakurri zuten tesia EHUn, eta horrela, 410 tesi egin ziren. Halaber, 2012-2013 ikasturteko doktoregoko 40 sari bereziak ere emango dira ekitaldian. Sari hauek ematen zaie nazioarte mailan izan duten garrantziagatik, zientziari egin dioten ekarpenagatik eta era adierazgarrian jakintza berriaren sorreran lagundu izanagatik nabarmendu diren tesiei.

Hurrengo hau da tesien eta jakintza arloen arteko lotura: Zientziak 111, Ingeniaritza eta Arkitektura 82, Osasun Zientziak 62, Gizarte eta Lege Zientziak 82 eta Arte eta Giza Zientziak 73. Tesi horietatik 156 nazioartekoak izan ziren eta 44 euskaraz defendatu ziren, 2014ko datuak hobetuz.

Iñaki Goirizelaia EHUko errektorea izango da ekitaldiko buru. Gabriela Chotro Master eta Doktorego Eskolako zuzendariak egingo du aurkezpena eta Olga Martin Belloso doktore eta Lleidako Unibertsitateko Elikagaien Teknologiaren arloko katedradunak "El papel de la investigación en el cambio de paradigma entre oferta y demanda de alimentos" ikasgaia emango du. Ekitaldia streaming bidez emitituko da zuzenean https://ehutb.ehu.es/eu/directo/1.html katean.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902