Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Aritz Razquin Echeveste interpretazio zentroko langilea

“Bonelli arranoa harrapari ederra da, belatz handiaren maisutasuna dauka ehizan”

Berriki bost Bonelli arrano askatu dituzte Irunberriko arroilan. Aritz Razquin Interpretazio Zentroko langileak xehetasun gehiago azaldu dizkigu.

Arangoiti Ikastola - 2016(e)ko maiatzaren 19a, osteguna - 06:09etan eguneratua

Arangoiti Ikastola.

Arangoiti Ikastola.

Galería Noticia

Arangoiti Ikastola.

irunberri- Aritz Razquin Echeveste Interpretazio Zentroko langilea da eta jorratzen dituen gaien artean arroilen berezitasuna eta aniztasuna dago. Bestalde, bisitariei harrera egite, bertan ikusi daitezkeen gauzen berri emanez eta bisita gidatuak eginez. Eskola taldeekin ere aritzen da natur kontuak lantzen. Gaurkoan elkarrizketatu dugu bost Bonelli arrano askatu dituztelako aste honetan Irunberriko arroilan. Haietako bati izena jarri diogu: Arrangoiti.

Zergatik edo zertarako askatu dituzue arranoak?

-Beno, hemen esan beharra dago guk ez ditugula askatu, Europar Batasunetik datorren plan batean lanean ari diren adituek baizik. Plan hau Life Bonelli bezala ezagutzen da eta bertan animalia honetan espezializatuak dauden biologoek espeziearen jarraipena gauzatzen dute. Harrapari hauek bertan askatzearen arrazoia sinplea da, lehen bertan bizi ziren eta egun desagerturik leudeke plan honetan dabiltzan pertsonei esker ez balitz. Inguru honen bioaniztasuna mantentzeko ekimena garrantzitsua da.

Nolakoak dira arrano hauek?

-Hitz gutxitan esanda, politak, edertasun handiko harrapariak dira, ehiza gauzatzen dutenean belatz handiaren maisutasunarekin parekatu daitezkeenak. Aerodinamika itzelaz doiturik penintsulan ditugun arranoen artean bizienak ditugu. Akrobatikoa izanez, handienak (emeak) 170 zm-ko hego-luzeera izan dezakete. Normalean hego motz eta borobilduak dituzte, isatsa berriz luzea bezain biribildua eta amaieran banda beltz bat duela. Kolore argiak aurkezten dizkigu behealdean, bizkarraldean ilunak noiz behinkako orban txuriekin. Alfred Brehm zoologo alemaniarrak, ‘’animalien aita’’ bezala ezaguna zenak, esanen lukeen bezala ‘’Bonelli arranoa hegazti arin, ausart eta zinikoa da’’.

Uste duzu klima honetara egokituko direla? Zergatik?

-Klima mediterraneora atxikiriko hegazti baten aurrean gaude. Esan beharra dago Irunberriko klima ez dela guztiz mediterranearra baino honen zantzu asko badituela, izan ere, trantsiziozko eremu batean aurkitzen gara aipaturiko klima eta ozeanikoaren artean. Nire ustez ongi egokituko direla, gainera aurrekariak baditugu lehendik ere.

Aurreko saiakeran, arranoetako bi hil egin ziren. Zergatik?

-Pasa den urtean 5 ale ekarri zituzten Irunberrira. Horietako bat hasieratik ikusten zen itsua edo begietan gabezi bat zuela, izan ere jana muturrean izan arren ez zen gai hau antzemateko. Beraz GREFAra bueltatu zuten konponbide bat emateko intentzioarekin. Beste alea bai, hila suertatu zen. Korronte indarra garraiatzen duten kable eta posteek hegazti handiendako arrisku handia suposatzen dute hauek eman ditzaketen deskarga elektrikoengatik, eta gure kasuan gure aleetako bat honela hil zen. Azpimarratzekoa da gai honen inguruan oraindik egiteko asko dagoela, egia baita urtean zehar modu honetan legeagatik babesturiko ehunka hegazti hiltzen direla.

Nola dute izena?

-Aukerak honako hauek dira: Lans, Lorvent, Vercors, Júpiter, Rapacero, eta zuek aukeraturikoa Arrangoiti. Egokia eta originala azken hau, izan ere, gure espeziea arranoa da, Arangoiti gure mendi nagusienetako bat, eta zuen ikastolaren izenarekin bat egiten du ere hitz-joko honek. Haien berri aurrerago izanen dugu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902