Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

“Ez da lehia bizitzea ziurtatuko diguna, elkarlaguntza baizik”

Joxe Azurmendik ‘Gizabere kooperatiboaz’ liburua plazaratu du Jakinekin

Marta Esnaola Ruben Plaza - 2016(e)ko maiatzaren 19a, osteguna - 06:16etan eguneratua

Joxe Azurmendi Filosofian katedraduna, atzoko aurkezpenean.

Joxe Azurmendi Filosofian katedraduna, atzoko aurkezpenean.

Galería Noticia

Joxe Azurmendi Filosofian katedraduna, atzoko aurkezpenean.

donostia- Gizakiaren esentzian borroka edo kooperatibismoa dagoen askotan galdetu dio Joxe Azurmendi filosofo zegamarrak bere buruari. Gizona abere hutsa da eta beste hainbat liburutan landu du gaia. Oraingoan ere, horri eusti dio berriz Gizabere kooperatiboaz saiakera liburua idazterakoan. Jakin irakurgaiak bilduman argitaratutako lan honek gizaberearen azterketa antropologikoa egin du alde batetik eta bestetik, kooperatibismoaren gaia landu du. Honela, euskal idazleak Darwin eta beste egile batzuen pentsamenduei tiraka aritu da eta hainbat galdera erantzuten ahalegindu da, irakurlearengan galderak sortzen dituen aldi berean.

“Berriro ere gizakiok zer garen aztertzera itzuli naiz;guztiok bertute eta bizioak ditugu, baina batzuetan ematen du badakigula nor diren pertsona onak eta nor gaiztoak”, adierazi zuen Azurmendik atzoko aurkezpenean. Gainera, Euskal Herria inoiz baino kristauagoa dela adierazi zuen. ”Oso errukitsua da, biktima defendatzen du beti, baina gehienak ez dira maila moraletik analisira jeisten”, esan zuen.

Egilea ez zen gai izan bere galdera nagusiari erantzuteko, bere ustetan gizakiak borrokatik eta koperatibismotik baitu, “eta norberak erabakiko du zein alde garatu”. “Hala ere, gizakiak beti bizirautea du helburu, eta ez da lehia bizitzea ziurtatuko diguna, elkarlaguntza baizik”, azpimarratu zuen, gizakia aingerua ez dela behin eta berriz nabarmenduz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902