Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Bakardadea mintzagai, Jon Ariza idazlearen lehen eleberrian

Egile bilbotarrak ‘Ohe hotzak’ kaleratu du Elkar argitaletxearekin eta bertan protagonistaren erreakzioei jartzen die arreta

2016(e)ko maiatzaren 19a, osteguna - 06:16etan eguneratua

Jon Ariza, atzo.

Jon Ariza, atzo. (Argazkia: Ruben Plaza)

Galería Noticia

Jon Ariza, atzo.

donostia- “Liburu berezia, ezberdina”. Honelaxe deskribatu zuen Xabier Mendiguren editoreak Jon Ariza De Miguel idazle bilbotarraren lehen liburua. Ohe hotzak (Elkar) “perla bat” da editorearen ustetan. Harremana izandako eta gero hoztutako lagun bati bigarren aukera ematea erabakitzen duen pertsona baten istorioa kontatu du egileak, baina hasiera eta bukaera dituen kontakizun bat baino, “protagonistaren bizitzako zati bat” kontatzen du eleberriak. “Bakardadearen inguruan mintzatu naiz, eta horren aurrean dauden aukera ezberdinez”, azaldu zuen Arizak. “Eleberrian ez da bereziki ezer gertatzen, protagonistak nola errekzionatzen duen da garrantzitsua”, gaineratu zuen bilbotarrak, gogoetek ere indarra dutela adieraziz.

“Patxada handiz idatzitako liburua da eta pentsakor nagoenean dut idazteko joera”, gehitu zuen idazleak. Gainera, mamia bere oroitzapenetan dagoela esan zuen, ondoren pasarteak asmatu baditu ere. - M.E.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902