Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Chios irlako errefuxiatuen aldeko bilketa Iruran

Siriatik ihesi daudenei laguntzeko janari eta haurrentzako produktuen bilketa egitea erabaki du guraso talde batek

2016(e)ko maiatzaren 18a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Hainbat haur eta heldu, bilketan jasotakoak txukuntzen.

Hainbat haur eta heldu, bilketan jasotakoak txukuntzen. (Foto: N.G.)

Galería Noticia

Hainbat haur eta heldu, bilketan jasotakoak txukuntzen.

irura- Bi astez (maiatzaren 23a arte ariko dira), Irurako herria Siriako errefuxiatuen aldeko janari eta haurren ongizaterako produktuen bilketa egiten ari da. Hiru gune prestatu dituzte: ikastola berriko idazkaritza alboan, udaletxeko harrera bulegoan eta udal liburutegian. Bertan jasotakoa Donostiako Intxaurrondo elkarte gastronomikoaren bitartez Greziako Chios irlara bidaliko dute bertara etengabe iristen ari direnei laguntzeko.

Elkarlanean Irurako guraso taldeak aspalditik zuen argi zerbait egin nahi zutela Siriako errefuxiatuen alde. “Askotan aitzaki jartzen dugu errua gobernuarena edo ez dakit norena dela -diote elkartekoek- eta ez gara konturatzen apur bat egitearekin, asko lagundu dezakegula”. Hainbat ideiari bueltak eman ostean, telebistan erreportaje batekin egin zuten topo: Intxaurrondo elkartea eta Zaporeak proiektuari buruzkoa.

Intxaurrondo elkarte gastronomikoak jantoki solidario bat antolatu du Chiosen, non 1.200 pertsonentzat otorduak prestatzen dituzten. Baina janaria espero baino lehen amaitzen hasi da, geroz eta errefuxiatu gehiago iristen ari direlako. Beraz, guraso taldeak birritan pentsatu gabe Intxaurrondo elkartearekin kontaktatu zuen eta Udala eta Ikastolaren laguntzaz, bilketari ekin zion pasa den astean.

“Gure seme-alabei errefuxiatuei buruz hitz egiteko aukera ezinhobea da gainera -azaldu dute- munduan gertatzen denaz eta eurek izan duten zorteaz kontziente izan daitezen. Ez dugu mundua aldatuko baina ekimen honi esker ume horiek body eta potitoak izango dituzte eta beraien-tzat hain beharrezkoa diren te, curry eta txitxirioak”.

Aukera suertatu ahala, Elkarlanean taldeak badu ekimen gehiago antolatzeko grina;baliteke laster Anoetan tankerako bilketa bat egitea. Hitzaldi eta pintxo-pote solidarioak antolatzea ere otu zitzaien eta lanean ari dira bien bitartean. Pixka bat es mucho, esan ohi da ba. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902