Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oiartzunek enpresa txiki eta ertainak euskaldundu nahi ditu

Bihar 19.00etan Elorsoro kiroldegian, Udalak ‘Lanin’ egitasmoaren aurkezpen irekia egingo du

2016(e)ko maiatzaren 18a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

Oiartzun- Oiartzungo Udalak herriko enpresa txiki eta ertainetan (50 langile baino gutxiago dituztenak) euskararen erabilera gehitzeko egitasmoa martxan jarriko du, Lanin izenekoa.

Gauzak horrela, bihar ekimenaren aurkezpen irekia egingo da Elorsoro kiroldegiko bilera gelan, 19.00etan, Jexux Leonet alkatearekin, Ioritz Aizpuru Euskara zinegotziarekin eta Mikel Irizar Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza berdintasunerako zuzendariarekin. Enpresa txikiak (enpresari zein langileak) eta euskalgin-tza eta gaian interesa duen edozein herritar dago aurkezpenera gonbidatuta.

Helburua egun enpresetan euskararen peresentziak eta erabilerak duen egoera ezagutu, beharrak zehaztu eta datozen hiru urtetarako plana diseinatzea da. Horretarako, Udalak AEKren Ahize hizkun-tza aholkularitzako teknikarien laguntza izango du.

Sei hilabeteko prozesua izango da hau. Tarte honetan, Udala zuzenean ariko da herriko enpresari txikiekin lanean, lagin bat aukeratuta, baita euskalgintzarekin ere.

Urrian bukatuko da prozesua eta emaitzak ere bilera ireki baten bidez aurkeztuko dira.

Oiartzunen 50 langile baino gutxiago dituzten 500 enpresa baino gehiago daude. Hauek lan-munduan duten pisua handia da, egiten duten lana garrantzitsua delako eta 3.000 pertsona baino gehiago ari direlako enpresa horietan lanean. Orain arte, handiekin lan egin da euskararen normalizazioan. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902