Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Garai bateko erromeria egin dute Zerainen

San Isidro eguna ospatzeko Burgomendira joan ziren zeraindar asko, eta erromeria bertan egin zuten

2016(e)ko maiatzaren 18a, asteazkena - 06:12etan eguneratua

80 pertsona inguru elkartu ziren Zerainen erromerian.

80 pertsona inguru elkartu ziren Zerainen erromerian. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

80 pertsona inguru elkartu ziren Zerainen erromerian.

zerain- San Isidro eguna izan zen igandean eta baserritarrek haien zaindariaren eguna ospatu zuten. Zerainen ere hartu zuten tartea ospakizuna egiteko. Nahiz eta hasiera batean ez zeukaten oso argi non egingo zuten eta zalan-tzak izan zituzten kokaleku bat zehazteko, azkenean leku aproposa hautatu zuten. Barbari auzoan Urubiko bilera-lekuan garai batean erromeria egiten zen, baina aurten bertan egin ordez (bezperako euriagatik nahiko lokaztuta zegoen), beste leku batean egitea erabaki zuten, eta erromeria herri gunetik gertu dagoen Burgomendin, San Blas ermitaren ondoan, egin zuten azkenean. Izan ere, elkartu ziren gunea ere garai batean baserritarrentzat bilera-lekua zen.

Erromeria herri kirol saio batekin hasi zuten: aizkolariak, txinga eramatea eta butano bonbonekin lasterketa. Herriko hainbat gaztek egin zuten saioa. Ondoren dantzarako aukera izan zen. Toka-jokoa ere izan zen nahi izan zuenarentzat. Guztira 50 parte-hartzaile baino gehiago animatu ziren jokatzera eta irabazlea Andoni Alustiza izan zen, zortzi saiakeratik bost aldiz jota.

Jokoaren ostean merienda jan zuten eta iluntzera arte jarraitu zuen erromeriak dantza, tertulia eta festa giroan. Adin guztietako jendea elkartu zen Burgomendiko erromerian, ume, gaztetxo, gazte, heldu eta adinekoak ere bai. Gehienak herritarrak izan ziren baina kanpotik ere animatu ziren bisitari batzuk baserritarren zaindariaren eguna Zerainen ospatzera. Guztira, 80 lagunetik gora elkartu ziren bertan. Antolatzaileek adierazi dutenez, eguraldiarekin beldurra bazuten ere, azkenean lagun izan zuten. Zeraingo ZerainLabek antolatu du aurtengo erromeria eta baserritarren eguna garai bateko erromeria biziberrituz ospatu zuten. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902