Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Emakumezko bat lanean hasi da Udaltzaingoan

Gizonezkoak gehiengoa ziren orain arte eta Zumaiako Udalak berdintasunaren aldeko beste urrats bat eman du

2016(e)ko maiatzaren 17a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Zumaia- Zumaiako Udalean aurrerapauso garrantzitsuak ari dira ematen berdintasunaren arloan eta joan den asteko aldaketa bat horren erakusgarri adierazlea da. Zumaiarrek badakite orain arte gizonezkoak gehiengoa izan direla Zumaiako Udaltzaingoan, baina zorionez, joan den astean emakumezko bat hasi zen lanean udaltzain gisa. Urrats edo aurrerapauso horiek burutzean argi ikusten da berdintasunaren alde aldaketak ari direla egiten, eta Zumaiako Udala oso pozik agertu da;izan ere, berdintasunaren alde ematen ari diren urratsen adierazle izateaz gain, herritar guztiak jaso ahal izango dute arreta gizonezko edo emakumezko baten aldetik. Era berean, Udaletik berdintasunaren alde egiten duten apustua berretsi dute, eta “berdintasuna indartzeko politikak lantzen eta aplikatzen” jarraituko dutela adierazi dute.

Hala, udal gobernuak prentsa ohar batean adierazi duenez, Zumaiako Udalaren helburuetako bat da, etorkizunera begira, esparru guztietan, bai ekonomiko, lan edo gizarte arloan, zumaiarrei eskubide eta aukera berdinak eskainiko dizkion herri bat eraikitzea.

Kontzentrazioa, gaurBestalde, gaur Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Eguna ospatzen da, Osasunaren Mundu Erakundeak homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik kendu zuenetik, 1990eko maiatzaren 17an. Hori izan zen lehen urratsa sexu-joera eta identitatea onartuak izaten has zitezen, eta gaurkoan, Zumaiako eta Zarauzko ikastetxeek bat egingo dute egun horrekin. Ikastetxeek Berritzegunearekin egindako lanketaren ondorioz, pankarta berezi bat diseinatu dute ortzadar batekin eta Naizena naizela onartua lelopean, eta bi Udaletako ikastetxeetako haur eta gaztetxoek kontzentrazioa egingo dute gaurkoan. Gaurko ekitaldiaz gain, Zarauzko udaletxean bandera bat ipiniko dute gaur Lesbo-Gay-Transfobiaren aurkako Egunarekin bat egiteko. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902