Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

EH Bilduk herritarren proiektuei bide egitea eskatu du

Nafarroa etorbidea berritzea eta Berdura plaza berrindartzea proposatzen dizkio oposizioak Udalari

2016(e)ko maiatzaren 17a, asteartea - 06:12etan eguneratua

tolosa- EH Bilduren Udal taldeak aurreko urteko likidazioaren emaitza positiboari (ia 2,5 milioi euro) kezkaz begiratzen dio. Izan ere, gastua txikiagoa izatea proiektuak ez gauzatu izanaren ondorio dela dio. 2015eko aurrekontuetan gauza-tzea erabakitako zenbait proiektu gelditu egin dituela Udal Gobernuak adierazi du. Hauen artean merkataritzako proiektuak nabarmendu ditu;herriko dendetan belaunaldi aldaketa bermatzea ahalbide-tzen zuena eta “gune biziak” proiektua, itxita nahiz irekita dauden lokalei erakusleiho zati berriak eskaintzeko.

Idatzi baten bidez, joan den urteko aurrekontu parte-hartzaileetan adostutakoa betetzea eskatu dio oposizioak Udal Gobernuari, eta bide batez Nafarroa etorbidea berrurbanizatzeko eta Berdura plaza berrindartzeko bi proiektu proposatu dizkio.

Oposizioak prentsaurrekoan azaldu du 2015 urteko aurrekontuak egiteko garaian herritarrek parte-hartzearen bidez zenbait proiekturi lehentasuna ematea erabaki zela: Alde Zaharrerako auzokonpostarako eta hondakin bereziak birziklatzeko etxola, Brikogunea eta Aranburu Jauregiaren proiektua besteak beste. Baina Udal Gobernu aldaketaren ondorioz tolosarrekiko hainbat konpromiso ez direla bete salatu du EH Bilduko Udal taldeak: “Proiektu erdiak ez dira gauzatu” adierazi du, “eta gauzatzeko asmorik ere ez dagoela dirudi, proiektu hauek ez baitira 2016ko aurrekontuetan erantsi”. - A.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902