Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Garazi Zabaleta musikaria eta konposatzailea

“Konposatzeko pianoan eseri eta datorrenari paso ematen diot”

Emusik Musika Eskolen Nazioarteko jaialdirako kantua konposatu du Garazi Zabaletak. Lehenengo diska duela hamar urte argitaratu zuen, Sugan taldearekin

M. Aranburu - 2016(e)ko maiatzaren 17a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Garazi Zabaleta, musikaria eta konposatzailea.

Garazi Zabaleta, musikaria eta konposatzailea.

Galería Noticia

Garazi Zabaleta, musikaria eta konposatzailea.

beasain- Musikaria eta konposa-tzailea da Garazi Zabaleta gaztetatik. Sugan taldeko partaidea izan da eta aurtengo Emusik jaialdiko kanta konposatu du. Dudarik gabe, musika bere pasioa dela aitortu du.

Emusikeko aurtengo kanta konposatu duzu. Nola sortu zen ideia hori?

-Lehiaketa bat antolatu zuen Donostiako Dantza eta Musika eskolak eta oroitzen dut nire lehengusinak eman zidala lehiaketa haren berri. Oinarriak irakurtzean garbi izan nuen aukera polita izan zitekeela. Musika eskolako ibilbidea izanda, ideia eta helburuak ondo ulertu nituen. Baina garai hartan Londresen bizi nintzen, eta itzulitakoan hasi nintzen Beasaingo Loinatz abesba-tzan ditudan lagunek eta Mary May-ekin maketa grabatu nuen.

Zertan inspiratzen zara konposatzeko?

-Ez da galdera erraza (barreak). Bizitzak dituen misterio horietako bat da kantu bat sortzerakoan zerk eta nola parte hartzen duen... Egia esan, ez dut erritual berezirik, momentua etortzen zaidanean pianoan esertzen naiz eta datorrenari paso ematen diot.

Sugan taldea sortu zenuten duela urte batzuk, eta ezagunak izatea lortu zenuten. Nolako esperientzia izan zen?

-Bai, badira hamar urte lehen diskoa atera genuenetik. Esperientzia izugarria eta bakar horietakoa izan zen. Oso gazte etorri zitzaigun aukera eta adineko inozentzia eta mundua jateko gogo haien presentzia oroi-tzen dut oraindik ere. Ustekabean nolabaiteko arrakasta izan genuen eta oraindik ere geure abestiek oihartzuna badutela ikusteak izandako ibilbidean sinesmena mantendu eta garai haiek gogoan edukitzeko balio didate.

Orduan ere zuk sortzen zenituen kantak? Noiztik konposatzen duzu?

-Bai, abestiren bat izan ezik. Baina kantuen eskeletoa eraiki arren guztion artean gorpuzten genituen kantuak. Lehen aldiz letra eta musika txukun xamar uztartu nituenean 12-13 urte inguru izango nituen.

Nolakoa izan da zure kanta batek Europako jaialdi baterako balio izatea?

-Aitortzen dut ez nuela espero horrelako dimentsioa hartzera iritsiko zenik. Horrenbeste herrialdetako haur eta helduek kantua horrela barneratu eta azkenean guztiona bihurtu izana oso aberasgarria da. Bultzada bat da gustuko bideari eusten jarraitzeko. Aldi berean, oso hunkigarria egin zitzaidan Beasaingo Musika Eskolako jaialdian zehar jasotako berotasuna. Ez dakit zein zegoen zeinez harroago.

Zer da musika zuretzat?

-Egun profesionalizatu nahian nabil, baina musika bidez sortzea korapiloak askatzeko modu bezala aurkitu nuen eta nerabezaroan ihesbide bezala eman zen. Bizitzan aurrera joan ahala konposatzen oso eroso aurkitu naiz eta bertatik bide bat jorratzeko bultzatu eta konbentzitu nau. Uste dut edozein diziplina artistiko dela lehen aipatzen nuen misterio horren konplize, edonola bizi-nahia sortu eta erakartzen duena.

Noiz hasi zinen pianoa jotzen?

-Ahizpa nagusiari Olentzerok pianoa ekarri zion ikasten hasi zenean. Probatzen hasteko aukera ona izan zen niretzat pianoko ikasketak egiten hasi aurretik, 8-9 urte nituela. Pianoa dut instrumentu nagusia eta konposatzeko erabiltzen dut. Interpretazioa, bestalde, utzita daukat.

Gipuzkoatzen

Gipuzkoako txoko gustokoena Izan ohi ditudan konpainiez oroitu berri naiz, txoko gustagarriak beraiek dira.

Paisaia bat Hegazkineko leihoaren bestaldekoa.

Mendi bat Txindoki.

Hondartza bat Cala de la Fossa (Calpe, Alakant).

Festa edo ekitaldi bat Gabonak orokorrean, abenduaren 24a bereziki.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902