Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Debako XXX. Antzerki Astea abiatuko dute ostiralean

Zazpi antzezlan ikusteko parada izango da hilaren 20tik 29ra bitartean herrian

Jabi Leon Ruben Plaza - 2016(e)ko maiatzaren 17a, asteartea - 06:12etan eguneratua

Txalo konpainiak ‘Heroiak’ antzeztuko du hilaren 28an Deban.

Txalo konpainiak ‘Heroiak’ antzeztuko du hilaren 28an Deban.

Galería Noticia

Txalo konpainiak ‘Heroiak’ antzeztuko du hilaren 28an Deban.

deba- Euskaraz ekoiztutako an-tzezlanak gustuko duten gipuzkoar guztiek Goaz konpainiak Debako Udalaren laguntzarekin urtero antolatzen duen Antzerki Astearekin ezinbesteko hitzordua dute hilaren 20tik 29ra bitartean.

Izan ere, Debako Antzerki Asteak bere 30. urteurrena betetzen du aurten eta hori ospatzeko Goaz taldeko lagunek formatu desberdineko zazpi emanaldiekin osatutako egitarau interesgarria prestatu dute.

Aurreko edizioetan bezala, konpainia profesional eta amateurren ikuskizunak taularatuko dira herrian. Nola ez, haur eta helduentzako emanaldiak izango dira.

antzezlanakDebako XXX. Antzerki Asteari hasiera emateko Zurriola an-tzerki eskolako Higa taldearen Izan ala ez izan ikuskizunarekin gozatzeko parada izango da datorren ostiralean (21.30ean) Itziarko Burugorri gunean (sarrerak 3 eurotan salduko dituzte).

Hurrengo egunean, berriz, Goaz antzerki taldeko kideen txanda izango da. Horrela, Debako konpainiak Ortzmuga antzezlana taularatuko du larunbatean (22.30ean) Aldats frontoian. Emanaldi horretan, Goaz taldeak “Luis Mari Agirrezabalak idatzitako antzerki motzetan oinarritutako lana” taularatuko du. Era berean, saio hori “Luis Marik an-tzerkigintzaren munduan egindako lan oparoa rekonozitzeko” baliogarria izango da.

Igandean (hilaren 22an), Trapu zaharrak konpainia donostiarraren Ongi etorri fin de mundo antzezlana ikusi ahalko da Debako hiriguneko kaleetan (13.00etatik aurrera).

Maiatzaren 25ean, berriz, herriko ikastetxeetako ikasleei zuzendutako emanaldi bikoitza burutuko da (10.30 eta 11.30ean) Goaz aretoan.

Saio horietan, neska-mutilek Aizarnako antzerki eskolako kideek taularatuko duten Txanogorritxoren beste ipuina lanarekin disfrutatu ahalko dute.

azken txanpaDebako XXX. An-tzerki Astea borobiltzeko goi mailako ikuskizunak taularatuko dituzte maiatzeko azken asteburuan Aldats pilotalekuan.

Horrela bada, hilaren 27an (22.30ean) Durangoko Karrika taldearen Zapoi hil arte edan antzezlana ikusteko parada izango da (sarrerak bost eurotan salduko dira).

Hurrengo egunean, aldiz, Txalo konpainia gerturatuko da Debara, beti ere, Euskal Herriko eskenatokietan arrakasta handia izaten ari den Heroiak ikuskizuna taularatzeko (emanaldi hori 22.30ean hasiko da eta sarrerak sei eurotan salduko dira).

Antzerki Asteari amaiera ona emateko Zurriolako antzerki taldeak Tomasen abenturak: Festara!haurrentzakoikuskizuna eskainiko du hilaren 29an (12.30ean). Sarreren prezioa hiru eurokoa izango da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902