Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
2015EAN BAINO %5 GEHIAGO

FANTek 9.238 ikus-entzulerekin itxi du bere 22. edizioa

Edizio honen film irabazlea, “El eslabón podrido”, ostegunan eskainiko da berriro Golem-Alhóndigan

n.g. - 2016(e)ko maiatzaren 17a, asteartea - 10:56etan eguneratua

Los actores Laurence R. Harvey (2i) y Fiona O'Shaughnessy, (2d), y Jesús María Clemente (i), miembros del jurado, junto a la concejal de Cultura, Nekane Alonso (d), tras hacer público el palmarés del Festival de Cine Fantástico de Bilbao, FANT 2016,

Laurence R. Harvey y Fiona O'Shaughnes eta Jesús María Clemente. (EFE)

Galería Noticia

Los actores Laurence R. Harvey (2i) y Fiona O'Shaughnessy, (2d), y Jesús María Clemente (i), miembros del jurado, junto a la concejal de Cultura, Nekane Alonso (d), tras hacer público el palmarés del Festival de Cine Fantástico de Bilbao, FANT 2016,

Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek, 9.238 ikus-entzulerekin itxi du bere 22. edizioa, hau da, 2015ean baino %5 ikus-entzule gehiago. Esan behar da orain arte 2014. urtea zela zinemaldiaren historian ikus-entzule gehieneko urtea.

BILBO. Zinemaldiaren aurreko egunetan preFANTen barruan eskaini ziren zortzi filmez gain programatu diren 50 proiekzio baino gehiagotik –guztira 130 zine ordu baino gehiago–, lehiaketan parte hartu duten nazioarteko film laburren saioan, Sekzio Ofizialeko hainbat filmetan –“High Rise”, “Sun Choke”, “Green Room”–, “Rendezvous” lanaren emanaldi berezian eta Ikus-Entzuneko Abentura zikloko hiru filmetan, “Copcar”, “Bone Tomahawk” eta “The Devil’s Pass”, aretoa beteta zegoela zioen kartela jarri behar izan da.

Dagoeneko ohikoa denez, lehiaketara aurkeztutako euskal film laburren aukeraketa izan da ikus-entzule gehien bildu duenetako bat, eta baita Sekzio Ofizialeko 20:00etako saioak ere. Sekzio horretan ia leku guztiak bete dituzten lanak “The Mind’s Eye” eta “Scare Campaign” izan dira.

Halaber, Gonzalo López Gallego zinegilearen “The Hollow Point” lanaren Europako premierea jaso zuen Campos Antzokiko inaugurazio saioa ere ia erabat beteta egon zen. Jende gehieneko egunak, maiatzaren 6a, FANT 22 inauguratu zen eguna, lehenengo asteburua eta asteazkena, maiatzaren 11, izan dira.

Beste alde batetik, 1.600 ikaslek hartu zuten parte FANTEskola programan, eta 800 ikus-entzule joan ziren aurreko astean egin zen PREFANTera.

FANTen edizio honen film irabazlea, Valentín J. Diment zinegile argentinarraren “El eslabón podrido” (Argentina, 2015), ostegun honetan, maiatzaren 19an, arratsaldeko 20:00etan, eskainiko da berriro, Golem-Alhóndiga zine aretoetako 1. aretoan (4 euro).


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902