Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

EHUk atzerriko 1.076 ikasle jaso ditu eta 1.701 bidali ditu

EFE - 2016(e)ko maiatzaren 16a, astelehena - 17:08etan eguneratua

Despedida de los estudiantes de intercambio.

Despedida de los estudiantes de intercambio. (Javi Colmenero)

Galería Noticia

Despedida de los estudiantes de intercambio.

Donostia. Euskal Herriko Unibertsitateak atzerriko 1.076 ikasle jaso ditu ikasturte honetan eta 1.701 bidali ditu atzerriko beste unibertsitateetara, hainbat programen barne. Horien artean Erasmus+ nabarmentzen da, Europatik kanpoko herrialdeetara zabaltzen dena.

EHUk prentsa ohar batean adierazi duenez, datu hauek Carlos Santamaria aretoan jakinarazi dira gaur, ikasle atzerritarrei agurra eman zaien ekitaldian, non 150 gaztek baino gehiagok parte hartu duten.

Ekitaldi honetan Graduondoko Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen errektoreordeak, Nekane Balluerka, eta Gipuzkoako Campuseko errektoreordeak, Ana Arrieta, hartu dute parte. Bertan, ikasleei agurra eman diete eta eskerrak eman dizkiete Euskal Herriko Unibertsitatea aukeratu izanagatik beren ikasketak egiteko.

Kepa Junkera musikagilea ere bertan izan da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902