Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gizon bati eraso egin eta edalontzi batekin zauri bat eragiteagatik atxilotuta Donostian

EUROPA PRESS - 2016(e)ko maiatzaren 16a, astelehena - 15:17etan eguneratua

DONOSTIA. Ertzaintzak 30 urteko gizon bat atxilotu du Donostian, beste bati eraso egiteaz eta edalontzi batekin bekokian zauri bat eragiteaz akusatua, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez. 

Gertaera igandeko arratsaldeko 20:30etan izan zen, Gipuzkoako hiriburuan, eta jarraian Ertzaintzako patruila batek Reyes Catolicos kalera joateko abisua jaso zuen. Pertsonan baten dei baten arabera, bi pertsona elkar joka ari ziren.

Hara gerturatu ziren agenteek testigu baten laguntzarekin jakin zuten bi pertsonak eztabaidan hasi zirela. Ondoren batak besteari eraso egin zion eta edalontzi bat jaurtitzera iritsi zen, zauria eragin ziona.

Ertzainek zauritua identifikatu zuten eta honek pasatakoa berretsi zuen. Anbulantzia bat eskatu zuten eta osasun zentro batetara eraman zuten.

Minutu batzuk beranduago, erasotzailea identifikatu ostean, bere atxiloketari ekin zioten, aurrekari penalak dituena.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902