Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Hitzak min

Belarrak eta beharrak

Ana Telletxea - 2016(e)ko maiatzaren 16a, astelehena - 06:16etan eguneratua

Ana Telletxea

Galería Noticia

Ana Telletxea

Ia egunero izaten dituela eskaera bitxiak. Asteon adibidez, andre batek esan omen diola “emadazu zerbait argaltzeko” zuzen-zuzenean. Eta jarraian “lo egin ahal izateko ere zerbait behar dut”. Eta hitzik tartekatzeko isilunerik utzi gabe, “a, eta… artikulazioetako mina ken-tzeko zer duzu?”, bota diola. To!

Belar-dendek badute halako erakartze berezia. Badute ohiko bezeroa, eta badute mirakulu bila joaten zaiena. Ohikoak, oro har, ongi ezagutzen du zer eta nola eskatu, bai eta nola jokatu ere. Belar-dendetan azken esperantza ezartzen duenak, ordea, SOS handi bat dakar kopetan maiz, soluzio azkar eta errazak eskatuz edo bestelako soluzio batzuetatik ihesi, babes bila. Azken honen joera gertatzen zaion horren gaineko berri zehatz eta komentatua eman nahi izatea da, alegia, barrenak hustekoa. Lanik handiena entzutekoa izaten omen da, gremioko langile batek kontatua. Esan liteke, seguruena, botiketan antzeko egoerak biziko direla;izan belar, izan kimika.

Belar-dendek badute halako erakartze berezia. Badute ohiko bezeroa, eta badute mirakulu bila joaten zaiena

Gure bizimoldeari erreparatuz gero, gako asko jasoko genituzke garbi. Sortu zaizkigun min, behar, gabezia eta gaitz asko gerorrek martxan jarritako gurpil zoroak ekarri ditu. Gure osasuna kontzienteki hondatu ondotik (fisiko zein psikiko), tirita perfektuaren xerka abiatzen dugu.

Jaten duguna garela entzuna dugu, baina ez dakit, ordea, aditua. Premisa horrek lan asko saihestuko lituzke. Baina ongi dakigu sarritan komeni zaiguna sinesten dugula eta egintzek ondorioak dituzte. Gaur arrautza ekologiko edo letxuga ekologiko deitzen diegu berezko elikagaiei, produktu naturalei, ekoizpen garbiei;abizena behar dute eta hori oso adierazgarria da.

Belarren sendagarritasunaz ere etxean ikasi izan dugu;aitatxi-amatxiek irakatsi digute berbena-belarraren ona, kamamilaren laguntza, ukenduen faborea. Haiekin ikasi dugu, halaber, zentzuz jokatzen, arduraz aritzen. Gaur dendetara jo beharra dugu berbena erostera, mendian jaso ordez, eta mostradore baten bueltan eska-tzen dugu halako berri, etxeko sukaldean ikasi ordez. Hala da. Eta hori ere pista da.

Edonola, osasun integralaren garrantziaz gain, esaera hauxe ere komeni da ez ahaztea: adinarendako sendabelarrik ez.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902