Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Andik eta emendik

San Isidro

Txomin Garmendia - Domingo, 15 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Txomin

Galería Noticia

Txomin

Gaur San Isidro eguna degularik, milla oroitzapen datozkit;eta berriketaldi au oietako batzurekin osatu nai nuke. Bertsotan izen piska bat artu gendun ezkero, San Isidro egunerako deirik etzan paltako;urte batzutan bi erritako lanak ere egin bear izaten gindun. Urte pil ederra bada, Zepai zana (G. B.) eta biok Urnietan meza-nagusi ondoren Udaletxeko balkoitik kantatu gendula;bazkaltzera Tolosako Erbiñea etorri giñan, or bazkalondoan da arratsaldean Justizi plazan kanta-tzeko.

Oraindik gogoan daukat Zepairen ateraldi bat: Urnietako saio ori eginda treneko geltokira etorri giñan Tolosara etortzeko eta an gizon batek, “Donostirako trena pasa al da”? Zepaik, “Donostirako tren asko pasa dira, baiña, lasai adiskide, oraindik askoz geiago daude pasatzeko”.

Gaiñontzeko erri auek nolaz aztu? Antzuola, Irun, Donostiko Loiola, Gaintzaą, Izazkun, Berrobi eta abar. Orain gogoan dauzkaten lagunak berriz, auek dira, Mitxelena, Azpillaga, Kosme Lizaso, Telleria eta Agirre. Zepairekin len aipatu dedan ori bakarrik izango zan, baiña Antzuolan askotan;Azpillaga eta biori omenaldi bat ere egin ziguten da.

Gu bertsotan asi giñan ezkeroztik asko aldatu dira San Isidrotako oiturak;plazako jaialdiak gutxitu egingo ziran, baiña bazkaldarrak ugaritu. Gu bertsotan asi giñanean, gizonezkoak bakarrik izango ziran bazkaldar, etxeko andreak baserritar ez balira bezela. Gaur, mutil-zarra edo alarguna ez bada beintzat, senar-emazteak joango dira apaiñ asko jantzita. Zer gutxiago? Gaiñera, gizonezko asko ez al gera jatorrago ibiltzen emaztearen ondoan?

Gaurko billera eta bazkariak badute ordea, tristura bide bat: zenbat gazte ikusten da? San Isidro eguneko bazkaria baiño jubilatu edo zarsaridunen bazkaria ez al du ematen? Oraingo itxuraz aurki izango al da San Isidrotako ospaketarik? Antzemango zidazun irakurle zer esan nai dedan. Agian, etzera iritzi ortakoa;neronek ere naiago nuke oker banengo.

Uste gabeko aldakuntz asko etorri da mundu ontan, da oraindik etorri leizkenak. San Isidroren laguntzaz gure onerako izan ditezela, eta bazkaltzera

zuazen baserritarra, on egin.



Ospaketak gaur izango dira

San Isidroren gorantzan,

elizkizun da otordu ederrak

aurrez esan dedan trazan;

gazte askorik ez da ikusten

baserriko esperantzan,

gure arteko nekazaritza

pikoetara joan zan.


Danok ikusten degun gauza da

zertako asi galdezka,

baserrirako gogorik gabe

nola mutil ala neska:

gure baserriak jarri dira

mutil zarretik gaiñezka,

ezkontzarikan ez dan lekuan

etorkizunikan ez da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902