Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Oarsoaldeak arropa dendak eta mertzeriak euskaratuko ditu

Eskualdeko lau udalak 90 establezimendutan hizkuntzaren presentzia areagotzen saiatuko dira

Domingo, 15 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:14h

Pasaia- Oarsoaldeko lau udalek ia 20 urte daramatzate merkataritzan eta ostalaritzan elkarlanean euskararen normalizazioa sustatzen. Urte hauetan guztietan indarrean izan dute, besteak beste, merkatariei eta ostalariei zuzenduriko doako zerbitzu eskaintza, establezimenduetan euskararen presentzia handi-tzea helburu duena.

Gainera, orain sei urtetik hona, urtero merkataritza sektore edo gremio bat hautatu dute eta harekin ahalegin berezia egiten dute. Aurten, arropa dendak eta mertzeriak aukeratu dituzte eta zenbait ekimen prestatu dituzte sektoreari begira.

Esaterako, jendaurrean dituzten idatzi eta oharrak euskaratuko dizkiete eta kanpaina osoa irauten duen bitartean, urte amaiera arte, Euskaraz dotoreago leloarekin kartelak izango dituzte zintzilikaturik.

Bestalde, ekainean, Euskaraz dotoreago irudia eta leloa inprimaturik izango duten oihalezko poltsak banatuko zaizkie arropa dendetako arduradunei, bezeroei opari emateko. Establezimendu bakoi-tzean 30 ale uztea aurreikusten dute.

Udazkenean, irailaren 21etik urriaren 21era, zozketa egingo dute ekimenean parte hartzen ari diren eta barnealdeko jendaurreko idatzi, ohar nahiz elementuak euskaraz dituzten eta hala nahi duten establezimendu guztietan. Hamar euroko hiruna deskontu bale emango dizkiote establezimendu bakoitzari eta aurrez zehaztuko diren data jakin batzuetan erosketa euskaraz egiten duten lehenengo bezeroei emango dizkiete.

Kanpainan parte hartuko duen establezimendu kopurua 90en bueltakoa izango da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902