Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ene leiho hegitik

Ezker abertzale berria

Bingen. Zupiria - Domingo, 15 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

ETA zaharreko aurpegiak ikusi ditut Ezker Abertzale berriaren aurkezpenean. Atzo zortzi izan zen, Durangon, hilabetetako barne gogoetaren ondoren. Euskal nazioaren askapenaren izenean 864 hildako eta milaka alargun, umezurtz, bahitu eta zauritutako utzi dituen mugimendu politikoaren oinordekoek proiektu berritua aurkeztu digute: euskal errepublika. Euskal sozialismoa garatuko duen estatua dute helburu eta jomuga hori lortzeko tresna, independentzia. Gure arazoek estatu sozialista, euskaldun eta feminista horretan izango dute konponbide duina eta, bitartean, burujabetza prozesu bat proposatzen digute konturik gehienei eran-tzunak emateko: lurraldetasuna, ekonomia, gizarte arazoak, euskara, presoak, iheslariak, ETAren armategiak, memoria.... Bakarrik ikusi ditut. Apenas egin dien kasurik inork. Munduan beste eredu ba-tzuei begira jaio zen ezkerreko euskal mugimendu abertzale iraultzaileak gaur ez du erreferentziarik inon aurkitzen. Datozen hilabeteetan zehaztuko digute, Sortu, Lab eta Ernairen kongresuen bitartez, nola gauzatuko den euskal gizartea polarizatu nahi duen ibilbide liskartsua. Iraganaz, gauza gutxi: ezker abertzaleak bere istorio propioa du eta bere errelatoa egingo digu. Dena den, kezka larria nabari zaie beren ekarpenaz geratuko den balantzeari dagokionez. Ez da harritzekoa, izugarria da-eta. “Ez dago batere arrazoirik egin dugunaz harro sentitzeko”. Ez dira Ezker Abertzalearen hitzak, Pikabea, ETAko buruzagi disidentearenak baino. Hori baino ispilu gordinagorik!.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902