Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

PromEz

Xabier. Euzkitze - Domingo, 15 de Mayo de 2016 - Actualizado a las 06:13h

alderdi eta hautagaiek programa bat aurkezten dute, ustez, hauteskundeetarako. Agintea eskuratzeko gai badira hartuko dituzten erabakien berri ematen dute bertan. Beti ez da erraza izaten haiek betetzea, betetzeko borondaterik ez dagoenean bereziki. Horixe gertatu zen Raxoiren gobernuarekin gehiegi luzatzen ari den agintaldi honen hasieran. Promes batzuen bitartez agintera heldu ondoren, guztiz bestelako erabakiak hartu zituen aste gutxiren buruan.

Batzuetan ez da aski izaten emandako hitza bete nahi izatea. Obamaren agintaldia ere ari da azken-tzen. Baditu zenbait lorpen, baina behin eta berriz oroitarazten dizkiote bete gabeko promesak. Guantanamon lehen baino jende gutxiago dute atxilo, baina presondegiak zabalik jarraitzen du. Aseguru medikurik gabeko herritarren kopurua murriztea lortu badu ere, milioka lagunek segitzen dute batere gabe. Armak erosi nahi dituzten herritarren aurrekari unibertsalak begiratzeko asmoak ere ez zuen aurrera egin, eta 2014an urtea amaitzerako Afganistandik tropa guztiak aterako zituztela esan arren, oraindik bertan diraute ia 10.000 soldadu estatubatuarrek. Kasu batzuetan legedia edo haren aplikazio-moduak izan ditu eragozpen, beste askotan gehiengo erreplubikarreko kongresua gogatu ezina.

Legeriaz eta gehiengoez haragoko eragozpenik ere izaten da. Greziak Syrizaren gobernu batekin eman zion bukaera ustelkeria eta nagusikeria ezaugarri izan zituen bolada luzeari. Herritarrak zeharo gogaituta zeuden, ezin zuten gehiago jasan. Ordura arteko guztia aldatzeko promesek goratu zuten Alexis Tsiprasen alderdia, herrialdea bera eta herritarrak ahalduntzeko agintzariek. Estutasunean ez ito-tzeko Europako Batasunaren salbamendu-txalupari heldu behar izan zioten, ordea, eta horren ordaina ez da hutsaren hurrengoa, ez gizarte-molde honen egiturazko loturak ere. Aste honetan bertan erabaki latzak onartu ditu Greziako parlamentuak, Tsiprasen alderdia buru: beste 5.400 milioi euroko murrizketak egin, BEZ % 24ra igo eta erretiroa har-tzeko adina 63 urtetik 67ra. Horrek protestetara eraman ditu milaka eta milaka herritar, gobernu hau bultzatu zuten asko tartean. Eta, errealitateak iraganera itzuli nahi balu bezala, berriz ikusi dugu polizia manifestariei egurra ematen. Batzuk har-tzeko jaio dira, antza.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902